115. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

877/2023 EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 9koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko zenbait funtzionario izendatzen ditu OLko administrari izateko, eta lanpostu bat esleitzen die.

Ikusirik María Dolores Chamizo Peña, María Consuelo Silanes Mediavilla, Uxua López Comes, Elena Gurbindo Tellechea, Teresa Lourdes Goicoechea López-Vailo, María Mar Fuentes Michelena, Ana Isabel Tiscar Peña eta Ana María Arana Loperena andreen aldeko izendapen-proposamena, 2023ko apirilaren 28an Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaraturikoa.

Izangaiek deialdiaren 9.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkezturik, eta ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztaturik.

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat emana.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–María Dolores Chamizo Peña andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea OLko administrari izateko, eta 744 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, C mailakoa, Irakaskuntza Zerbitzuko Sarbidearen, Beken eta Tituluen Atalari atxikia (Iruñeko campusa).

Bigarrena.–María Consuelo Silanes Mediavilla andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea OLko administrari izateko, eta 415 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, C mailakoa, Informazio eta Komunikazio Zerbitzuko Ikastegien eta Sailen Atalari atxikia (Tuterako campusa).

Hirugarrena.–Uxua López Comes andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea OLko administrari izateko, eta 736 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, C mailakoa, Irakaskuntza Zerbitzuko Graduko Ikasketen Atalari atxikia (Iruñeko campusa).

Laugarrena.–Elena Gurbindo Tellechea andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea OLko administrari izateko, eta 718 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, C mailakoa, Ikerketa Zerbitzuko Nazioartekotze eta Lankidetza Atalari atxikia (Iruñeko campusa).

Bosgarrena.–Teresa Lourdes Goicoechea López-Vailo andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea OLko administrari izateko, eta 384 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, C mailakoa, Ikerketa Zerbitzuari atxikia (Iruñeko campusa).

Seigarrena.–María Mar Fuentes Michelena andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea OLko administrari izateko, eta 397 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, C mailakoa, Irakaskuntza Zerbitzuko Graduko Ikasketen Atalari atxikia (Iruñeko campusa).

Zazpigarrena.–Ana Isabel Tiscar Peña andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea OLko administrari izateko, eta 810 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, C mailakoa, Informazio eta Komunikazio Zerbitzuko Ikastegien eta Sailen Atalari atxikia (Iruñeko campusa).

Zortzigarrena.–Ana María Arana Loperena andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea OLko administrari izateko, eta 386 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, C mailakoa, Informazio eta Komunikazio Zerbitzuko Ikastegien eta Sailen Atalari atxikia (Tuterako campusa).

Bederatzigarrena.–Izendatutako izangaiek 2023ko uztailaren 1ean jabetu beharko dute lanpostuaz.

Hamargarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, jakinaraztea interesdunei eta helaraztea Kudeatzailetzari.

Hamaikagarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 9an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2307825