115. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

876/2023 EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 9koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko zenbait funtzionario izendatzen ditu Zerbitzuetako ofizial izateko, eta lanpostu bat esleitzen die.

Ikusirik María Ventura Ruiz Gómez, Teresa Calvo Martínez, Ana María Arana Loperena, Rubén Auza Catalán, Laura Urriza San Martín, Ana Esther Ciaurriz Ugarte, María del Coro Echávarri Ibáñez eta Isabel Jiménez Amado jaun-andreen aldeko izendapen-proposamena, 2023ko apirilaren 28an Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaraturikoa.

Izangaiek deialdiaren 9.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkezturik, eta ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztaturik.

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat emana.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–María Ventura Ruiz Gómez andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea Zerbitzuetako ofizial izateko, eta 838 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, C mailakoa, Liburutegi Zerbitzuari atxikia (Iruñeko campusa).

Bigarrena.–Teresa Calvo Martínez andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea Zerbitzuetako ofizial izateko, eta 848 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, C mailakoa, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuari atxikia (Iruñeko campusa).

Hirugarrena.–Ana María Arana Loperena andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea Zerbitzuetako ofizial izateko, eta 820 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, C mailakoa, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuari atxikia (Iruñeko campusa).

Laugarrena.–Rubén Auza Catalán jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea Zerbitzuetako ofizial izateko, eta 822 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, C mailakoa, Liburutegi Zerbitzuari atxikia (Iruñeko campusa).

Bosgarrena.–Laura Urriza San Martín andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea Zerbitzuetako ofizial izateko, eta 839 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, C mailakoa, Liburutegi Zerbitzuari atxikia (Iruñeko campusa).

Seigarrena.–Ana Esther Ciaurriz Ugarte andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea Zerbitzuetako ofizial izateko, eta 829 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, C mailakoa, Liburutegi Zerbitzuari atxikia (Iruñeko campusa).

Zazpigarrena.–María del Coro Echávarri Ibáñez andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea Zerbitzuetako ofizial izateko, eta 835 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, C mailakoa, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuari atxikia (Tuterako campusa).

Zortzigarrena.–Isabel Jiménez Amado andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea Zerbitzuetako ofizial izateko, eta 841 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, C mailakoa, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuari atxikia (Tuterako campusa).

Bederatzigarrena.–Izendatutako izangaiek 2023ko uztailaren 1ean jabetu beharko dute lanpostuaz.

Hamargarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, jakinaraztea interesdunei eta helaraztea Kudeatzailetzari.

Hamaikagarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 9an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2307826