115. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

867/2023 EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 9koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko zenbait funtzionario izendatzen ditu, OLko kudeaketari izateko, eta lanpostu bat esleitzen die.

Ikusirik Teresa García Revuelto, Rosana Urtasun Díaz, Elena Guadalupe Busto Felices, María Arantzazu Pérez Larrea, Marta María Gambra Chávarri, María del Puy Pascual Iglesias, María Nieves Iturria Ayerra, María Esther Beroiz Aldave, María Cristina Galé Donazar, María Rosario Pérez Garcés, María Soledad Guinea Fernández, María Teresa Gutiérrez Azcárate eta Alfredo Elía Munárriz jaun-andreen aldeko izendapen-proposamena, 2023ko apirilaren 28an Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaraturikoa.

Izangaiek deialdiaren 9.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkezturik, eta ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztaturik.

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat emana.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Teresa García Revuelto andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, OLko kudeaketari izateko, eta 590 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, B mailakoa, Informazio eta Komunikazio Zerbitzuko Komunikazio Atalari atxikia (Iruñeko campusa).

Bigarrena.–Rosana Urtasun Díaz andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea OLko kudeaketari izateko, eta 599 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, B mailakoa, Irakaskuntza Zerbitzuko Sarbidearen, Beken eta Tituluen Atalari atxikia (Iruñeko campusa).

Hirugarrena.–Elena Guadalupe Busto Felices andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, OLko kudeaketari izateko, eta 600 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, B mailakoa, Irakaskuntza Zerbitzuari atxikia (Iruñeko campusa).

Laugarrena.–María Arantzazu Pérez Larrea andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea OLko kudeaketari izateko, eta 54 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, B mailakoa, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileria Kudeatzeko Atalari atxikia (Iruñeko campusa).

Bosgarrena.–Marta María Gambra Chávarri andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea OLko kudeaketari izateko, eta 586 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, B mailakoa, Irakaskuntza Zerbitzuko Sarbidearen, Beken eta Tituluen Atalari atxikia (Iruñeko campusa).

Seigarrena.–María Puy Pascual Iglesias andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, OLko kudeaketari izateko, eta 441 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, B mailakoa, Irakaskuntza Zerbitzuko Graduondoko Ikasketetarako eta Irakaskuntzaren Antolamendu eta Programaziorako Atalari atxikia (Iruñeko campusa).

Zazpigarrena.–María Nieves Iturria Ayerra andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, OLko kudeaketari izateko, eta 26 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, B mailakoa, Ikerketa Zerbitzuko Laguntzen eta Deialdien Atalari atxikia (Iruñeko campusa).

Zortzigarrena.–María Esther Beroiz Aldave andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea OLko kudeaketari izateko, eta 502 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, B mailakoa, Irakaskuntza Zerbitzuko Graduko Ikasketen Atalari atxikia (Iruñeko campusa).

Bederatzigarrena.–María Cristina Galé Donazar andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea OLko kudeaketari izateko, eta 141 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, B mailakoa, Giza Baliabideen Zerbitzuko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari atxikia (Iruñeko campusa).

Hamargarrena.–María Rosario Pérez Garcés andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea OLko kudeaketari izateko, eta 395 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, B mailakoa, Ekonomia Gaietarako Zerbitzuko Kontabilitate Atalari atxikia (Iruñeko campusa).

Hamaikagarrena.–Soledad Guinea Fernández andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea OLko kudeaketari izateko, eta 82 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, B mailakoa, Ekonomia Gaietarako Zerbitzuko Ekonomia Kudeaketako Atalari atxikia (Iruñeko campusa).

Hamabigarrena.–María Teresa Gutiérrez Azcárate andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea OLko kudeaketari izateko, eta 618 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, B mailakoa, Ekonomia Gaietarako Zerbitzuko Ekonomia Kudeaketako Atalari atxikia (Iruñeko campusa).

Hamahirugarrena.–Alfredo Elía Munárriz jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea OLko kudeaketari izateko, eta 558 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, B mailakoa, Ekonomia Gaietarako Zerbitzuari atxikia (Tuterako campusa).

Hamalaugarrena.–Izendatutako izangaiek 2023ko uztailaren 1ean jabetu beharko dute lanpostuaz.

Hamabosgarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, jakinaraztea interesdunei eta helaraztea Kudeatzailetzari.

Hamaseigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 9an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2307822