115. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

864/2023 EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 8koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko zenbait funtzionario izendatzen ditu OLko teknikari izateko, eta lanpostu bat esleitzen die.

Ikusirik María José Iñigo Berrio, María Nieves Iturria Ayerra eta María Arantzazu Pérez Larrea andreen aldeko izendapen-proposamena, 2023ko apirilaren 25ean Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaraturikoa.

Izangaiek deialdiaren 9.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkezturik, eta ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztaturik.

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat emana.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–María José Iñigo Berrio andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea OLko teknikari izateko, eta 360 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, A mailakoa, Giza Baliabideen Zerbitzuko Antolamendurako eta Kalitaterako Atalari atxikia (Iruñeko campusa).

Bigarrena.–María Nieves Iturria Ayerra andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea ingeleseko C1 mailako hizkuntza-eskakizuna duen OLko teknikari izateko, eta 677 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, A mailakoa, Informazio eta Komunikazio Zerbitzuko Unibertsitate Zabalpenaren Atalari atxikia (Iruñeko campusa).

Hirugarrena.–María Arantzazu Pérez Larrea andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea OLko teknikari izateko, eta 581 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, A mailakoa, Ikerketa Zerbitzuko Jakintza Transferitzeko Atalari atxikia (Iruñeko campusa).

Laugarrena.–Izendatutako izangaiek 2023ko uztailaren 1ean jabetu beharko dute lanpostuaz.

Bosgarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, jakinaraz dakiela interesdunei eta helaraz dakiola Kudeatzailetzari.

Seigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 8an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2307808