115. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

859/2023 EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 8koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Miguel Ramírez Lumbier jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioa, Doktoretza Eskolako administratzaile izendatzen duena (438 zenbakiko lanpostua).

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2022ko azaroaren 18ko 2308/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko atal, bulego eta antzeko unitateetako burutzak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Aipatutako ebazpena 2022ko azaroaren 28an argitaratu zen, 2022ko 236. NAOan.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2023ko maiatzaren 5eko 854/2023 Ebazpenaren bidez, 438 zenbakiko lanposturako lehiaketa automatikoki ebatzitzat jo zen onartutako hautagai bakarraren alde.

Deialdiaren 10.7 oinarrian aurreikusitakoaren arabera, bidezkoa da Miguel Ramírez Lumbier jauna izendatzea, 438 zenbakiko lanpostuan onartutako hautagai bakarra baita.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen-txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Miguel Ramírez Lumbier jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioa, Doktoretza Eskolako administratzaile izendatzea. Merezimendu-lehiaketa bidez lortu du plantillan 438 zenbakia duen burutza hori.

Bigarrena.–Izendatutako izangaiak Giza Baliabideen Zerbitzuan jabetu beharko du burutzaz, izendapena jakinarazi eta hurrengo hamar egun naturaleko epean.

Hirugarrena.–Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunari helaraztea, eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari jakinaraztea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 8an.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

Iragarkiaren kodea: F2308011