115. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

827/2023 EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 4koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko zenbait funtzionario izendatzen ditu OLko kudeaketari izateko (Informatika Zerbitzua), eta lanpostu bat esleitzen die.

Ikusirik Marta Ramírez Pérez, Joseba Andoni Monreal Goicoechea, Daniel Merino Echeverría eta Javier Navascués Puyada jaun-andreen aldeko izendapen-proposamena, 2023ko apirilaren 19an Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaraturikoa.

Izangaiek deialdiaren 9.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkezturik, eta ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztaturik.

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat emana.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Marta Ramírez Pérez andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea OLko kudeaketari izateko (Informatika Zerbitzua), eta 257 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, B mailakoa, Informatika Zerbitzuko Campuseko Zerbitzuen Atalari atxikia (Iruñeko campusa).

Bigarrena.–Joseba Andoni Monreal Goicoechea jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea OLko kudeaketari izateko (Informatika Zerbitzua), eta 602 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, B mailakoa, Informatika Zerbitzuko Kudeaketa Korporatiboaren Atalari atxikia (Iruñeko campusa).

Hirugarrena.–Daniel Merino Echeverría jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea OLko kudeaketari izateko (Informatika Zerbitzua), eta 405 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, B mailakoa, Informatika Zerbitzuko Kudeaketa Korporatiboaren Atalari atxikia (Iruñeko campusa).

Laugarrena.–Javier Navascués Puyada jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea OLko kudeaketari izateko (Informatika Zerbitzua), eta 610 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, B mailakoa, Informatika Zerbitzuko Erabiltzaileari Laguntzeko Atalari atxikia (Iruñeko campusa).

Bosgarrena.–Izendatutako izangaiek 2023ko uztailaren 1ean jabetu beharko dute lanpostuaz.

Seigarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, jakinaraztea interesdunei eta helaraztea Kudeatzailetzari.

Zazpigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 4an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2307588