115. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

826/2023 EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 4koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko zenbait funtzionario izendatzen ditu OLko teknikari izateko (Adar Ekonomikoa), eta lanpostu bat esleitzen die.

Ikusirik María Dolores Moreno Ollobarren eta Susana Aldaya Nicolás andreen aldeko izendapen-proposamena, 2023ko apirilaren 25ean Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaraturikoa.

Izangaiek deialdiaren 9.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkezturik, eta ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztaturik.

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat emana.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–María Dolores Moreno Ollobarren andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea OLko teknikari izateko (Adar Ekonomikoa), eta 607 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, A mailakoa, Ekonomia Gaietarako Zerbitzuko Aurrekontuen eta Plangintza Ekonomikoaren Atalari atxikia (Iruñeko campusa).

Bigarrena.–Susana Aldaya Nicolás andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea OLko teknikari izateko (Adar Ekonomikoa), eta 601 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, A mailakoa, Ekonomia Gaietarako Zerbitzuko Analisirako eta Programaziorako Atalari atxikia (Iruñeko campusa).

Hirugarrena.–Izendatutako izangaiek 2023ko uztailaren 1ean jabetu beharko dute lanpostuaz.

Laugarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, jakinaraztea interesdunei eta helaraztea Kudeatzailetzari.

Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita..

Iruñean, 2023ko maiatzaren 4an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2307586