115. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

820/2023 EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 3koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko zenbait funtzionario izendatzen ditu Zerbitzu Orokorretako langile izateko, eta lanpostu bat esleitzen die.

Ikusirik Manuel García Pola, María Consuelo Silanes Mediavilla, Javier Ignacio Cortés León, Jesús Ángel Pérez Villanueva eta María Ventura Ruiz Gómez jaun-andreen aldeko izendapen-proposamena, 2023ko apirilaren 19an Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaraturikoa.

Izangaiek deialdiaren 9.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkezturik, eta ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztaturik.

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat emana.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Manuel García Pola jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea Zerbitzu Orokorretako langile izateko, eta 684 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, D mailakoa, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuari atxikia (Iruñeko campusa).

Bigarrena.–María Consuelo Silanes Mediavilla andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea Zerbitzu Orokorretako langile izateko, eta 694 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, D mailakoa, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuari atxikia (Iruñeko campusa).

Hirugarrena.–Javier Ignacio Cortés León jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea Zerbitzu Orokorretako langile izateko, eta 692 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, D mailakoa, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuari atxikia (Iruñeko campusa).

Laugarrena.–Rafael Iraola Anchorena jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea Zerbitzuko Orokorretako langile izateko, eta 697 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, D mailakoa, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuari atxikia (Iruñeko campusa).

Bosgarrena.–Jesús Ángel Pérez Villanueva jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea Zerbitzu Orokorretako langile izateko, eta 693 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, D mailakoa, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuari atxikia (Iruñeko campusa).

Seigarrena.–María Ventura Ruiz Gómez andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea Zerbitzu Orokorretako langile izateko, eta 695 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, D mailakoa, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuari atxikia (Iruñeko campusa).

Zazpigarrena.–Izendatutako izangaiek 2023ko uztailaren 1ean jabetu beharko dute lanpostuaz.

Zortzigarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, jakinaraztea interesdunei eta helaraztea Kudeatzailetzari.

Bederatzigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 3an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2307589