115. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

51/2023 FORU DEKRETUA, maiatzaren 31koa, zeinaren bidez Ramón Gonzalo García jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore eta, duen karguaren ondorioz, Gizarte Kontseiluko kide izendatzen baita.

ZIOEN AZALPENA

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak, 20.2 artikuluan, xedatzen du errektorea unibertsitateko komunitateak aukeratuko duela, hautaketa zuzenaren eta sufragio unibertsal, libre eta sekretuaren bidez, zerbitzuak unibertsitatean ematen dituzten jarduneko unibertsitate-katedradunen kidegoko funtzionarioen artetik. Xedatzen du, orobat, autonomia erkidego bakoitzean dagokion organoak izendatuko duela errektorea.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren estatutuen 36. eta 37. artikuluetan ezarrita daude errektorea aukeratzeko prozedura eta haren agintaldiaren iraupena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen martxoaren 2ko 412/2023 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko errektore izateko hauteskundeetarako deia egin zen.

2023ko apirilaren 5ean egindako bilkuran, Unibertsitateko Hauteskunde Batzordeak Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore hautetsi aldarrikatu du, behin betiko, Ramón Gonzalo García jauna.

Unibertsitateei buruzko lege organiko horren 14. artikuluan zehazten denez, autonomia erkidegoko lege batek arautuko ditu unibertsitateko Gizarte Kontseiluaren osaera, eginkizunak eta kideen izendapena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legearen 9. artikuluak xedatzen du unibertsitateko errektoreak, duen karguaren ondorioz, kontseiluko berezko kidea izanen dela. Orobat, 10. artikuluak xedatzen du Gizarte Kontseiluko kideak Nafarroako Gobernuak izendatuko dituela, foru dekretu baten bidez.

Horrenbestez, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2023ko maiatzaren hogeita hamaikan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Ramón Gonzalo García jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore kargutik kentzea, 2023ko ekainaren 2tik aurrerako ondorioekin.

2. Ramón Gonzalo García jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore izendatzea, 2023ko ekainaren 2tik aurrerako ondorioekin.

3. Ramón Gonzalo García jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatzea, duen karguaren ondorioz.

4. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 31n.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navas­cués.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: F2308477