104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Herri-lurraren okupazioa, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk goi-tentsioko aireko linearen bi euskarri jartzeko 42. poligonoko 65. lurzatian. Jendaurrean jartzea

Tuterako Udalak, 2023ko apirilaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behar den herri-lurraren (6,71 m²) okupazioa baimentzea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, 66 kV-ko "3109 L08 La Serna-LabradaS 1" goi-tentsioko aireko linearen bi euskarri jartzeko.

Aipatu okupazioak Nafarroako Gobernuaren azken onespena izan beharko du, eta hark ezarritako baldintzak bete beharko ditu.

Halaber, okupazioa arautzeko baldintza-agiria onetsi zen aipatu linea elektrikorako.

Okupazio espedientea jendaurrean jartzen da, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan ezarritako hamabost eguneko epean (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), ukitutako pertsonek alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten. Alegaziorik batere aurkezten ez bada, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onets dezan.

Jendaurrean egon bitartean, interesdunek erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikus ditzakete Tuterako Udaleko Hiri Garapen Jasangarriko Alorrean (Nekazaritzako unitate administratiboa), posta bidez (montes@tudela.es) aurretiko hitzordua eskatuta.

Erabaki hau izapide egintza da, eta ezin da beronen aurkako errekurtsorik aurkeztu.

Tuteran, 2023ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2307133