104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Deialdia, laguntzak emateko, finantza daitezen larrialdiko laguntza humanitarioko
eta/edo ekintza humanitarioko proiektuak, 2023 urterako. Laburpena

DDBN (identif.): 693614.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/693614).

Oinarri arautzaileak, finantza daitezen larrialdiko laguntza humanitarioko eta/edo ekintza humanitarioko proiektuak, premiaz burutu behar direnak, hondamendi naturalak, gerra auziak edo horien ondorioak direla eta, esaterako, oinarrizko lehengaien horniduraz gabetzea edo edozein motatako zorigaitz pairatzeagatik.

Deialdi honen xedea da Lizarrako Udalak ematen dituen laguntza jakin batzuk arautzea. Proiektuak egiteko zeinen helburua izanen baita larrialdi laguntza humanitarioa eta/edo laguntza humanitarioa, 2023an. Laguntza horiek kontu-sail honen kargura ordainduko dira: 2023ko ekitaldiko 2399-489000 "Laguntza hondamendietarako eta elkarbizitzareko ekimenak". Xede horretarako 6.000,00 euro izanen dira gehienez.

Lizarran, 2023ko otsailaren 23an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2307302