104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Herritarrei euskara ikastaroak egiteko dirulaguntzen deialdia, 2022-2023. Laburpena

DDBN (Identif.): 692949.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/692949).

Antsoaingo Udalak, Antsoainen erroldaturik daudenei euskara ikastaroak egiteko erraztasunak emate aldera, dirulaguntzak emanen ditu, jarraian agertzen diren baldintzak betetzen badira.

Honako ikastaro mota hauek egiteko emanen dira laguntzak: estentsiboak, trinkoak eta barnetegiak (eskolak bi astez gutxienez), autoikaskuntzakoak ez badira.

Laguntza-eskabidea aurkezteko epe bakarra dago, hona hemen:

Ekainaren 1etik uztailaren 19ra arte, 2022ko uztailaren 1etik 2023ko ekainaren 30era bitarte egindako ikastaro trinko, barnetegi eta/edo ikastaro estentsiboetarako. Epe hori ezin izanen da luzatu eta ez da eskabiderik onartuko epetik kanpo.

Dirulaguntzaren eskabideak honako bide hauetatik edozein erabiliz aurkeztuko dira:

–Modu telematikoan, Udalaren egoitza elektronikoaren bidez:

https://sedeelectronica.ansoain.es

–Aurrez aurre, Antsoaingo Udalaren bulegoetan (Antsoaingo Udal plaza 1), astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara.

Antsoainen, 2023en maiatzaren 5ean.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2307200