98. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Zaindariaren festetan barrakak jartzeko araudi erregulatzailea. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2022ko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zizur Nagusian zaindariaren festetan barrakak jartzeko araudi erregultzailea.

Onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako espedientea behin betiko onetsi, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zizur Nagusian, 2022ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2206274