2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Xehetasun-azterketa, katastroko 2. poligonoko 551. eta 541. lurzatietan (Z-7 U.I. XV). Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2022ko maiatzaren 5ean egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 05-MAY-22 (8/CU).
2022ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 24an, argitaratu zen katastroko 2. poligonoko 551. eta 541. lurzatien (Z-7 U.I. XV) xehetasun-azterketaren hasierako onespena (JOB de 28-02-2022 (3/US). Iragan da hasierako onespenaren jendaurreko aldia, eta ez denez alegaziorik aurkeztu; ikusirik Iruñerriko Mankomunitateak emandako adostasun txostena, 2022ko apirilaren 4koa, eta jarraikiz Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2022ko apirilaren 27ko txostenari,
ERABAKITZEN DA:
1. Behin betiko onestea “Xehetasun-azterketa, Iruñeko Katastroko 2. poligonoko 551. eta 541. lurzatietan”, Muroa Proyectos y Edificaciones 2019 SLk sustatua, zeinak xede baitu aldatzea bi familiako binakako etxebizitzen tipologia, zeinak sarturik baitaude Jarduketarako Plan Bereziko Z-7.1 hirigintza-fitxan.
2. Erabaki hau igortzea, onetsitako xehetasun-azterketaren ale batekin batera, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentura, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.
3. Erabaki hau jakinaraztea sustatzaileari, Francisco Javier Fernández de Arcaya Iraguiri, Muroa Proyectos y Edificaciones 2019 SLren ordezkari den aldetik.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2022ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2206925