97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Aldaketa xehatua Hirigintzako Udal Planean, 1etik 7ra bitarteko ordenantzetan, eguzki-plakak paratzeko. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2022ko apirilaren 28ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea udal planeamenduko aldaketa xehatu bat, 1., 2., 3., 4., 5., 6. eta 7. ordenantzen esparruan, arautzeko iturri berriztagarrietako energia-instalazioak: eguzki-panelak, plaka fotovoltaikoak eta antzeko beste batzuk.

Bat etorriz 1-2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin, hilabeteko jendaurreko epea irekitzen da, iragarkia argitaratzen denetik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan, herritarrek eta interesdunek alegazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten.

Jendaurreko aldia ikusirik, Udalak behin betiko onetsiko du, bidezko aldaketekin batera, bi hilabeteko epean, gehienez ere.

Lekunberrin, 2022ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2206215