97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Deialdi publikoa, ikastetxeetan jateko dirulaguntzak emateko, norgehiagokako araubidean (2022/2023 ikasturtea). Laburpena

DDBN (identifikazioa): 625978.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/625978).

–Onuradunak eta xedea.

Deialdi honen xedea da gizarte-zerbitzuen arloetako dirulaguntzak emateko prozedura arautzea, norgehiagokako araubidean, Burlatan erroldaturik eta bertan bizi diren familiendako, ikasle adingabeak eskola-jantokira joan daitezen, baldin eta 2022/2023 ikasturtean Haur Hezkuntzako bigarren zikloan edo Lehen Hezkuntzan ikasten ari badira Burlatako ikastetxeetan.

Burlatako ikastetxeetako jantokietan bazkaltzeko prestazio ekonomikoak Burlatako biztanleriaren halako sektore batendako dira; ez dira, beraz, biztanle guztiendako, baizik eta gizarte eta ekonomiaren aldetik zailtasunak dituzten familiendako.

–Deialdiaren finantzabidea.

Deialdirako xedaturiko zenbatekoa berrehun mila euro da (200.000,00 euro), 2022ko eta 2023ko ekitaldien artean banaturik, “Eskola-jantokiaren bidezko laguntzak” izeneko 23111 4890000 partidaren kargura.

Zenbateko hori gehitzen ahalko da 2021/2022 ikasturteko deialdia erregularizatzearen ondoriozko kopuruarekin, aurretiaz organo eskudunak baimena emanik.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 210 bis artikuluaren arabera, dagokion aurrekontu kreditua izan aurretik ere ematen ahalko diote hasiera Nafarroako toki erakundeek gastu espedienteen izapidetzeari, espedienteok zein ekitalditako aurrekonturi egotziko zaizkion, ekitaldi horretan bertan nahiz aurrekoan. Izapidetzea aurreratzen zaion gastu hori eta, kasua bada, hura adjudikatzea edo ebaztea loturik egonen da kreditua egotearen baldintza etengarriari.

Errenta maila eta familia-unitate bakoitzeko kide kopurua kontuan hartuta, familia-unitate horrek jasoko du dagokion laguntzaren ehunekoa, %100etik %40ra bitartekoa, eskola-jantokietako batez besteko prezioaren %95aren gainean, edo egiazko kostuaren gainean, kasua bada.

–Aurkezteko epeak.

Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko maiatzaren 23tik ekainaren 17ra (biak barne).

Argibide gehiago, Udalaren web-orrian:

www.burlada.es

Burlatan, 2022ko maiatzaren 11n.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2206905