97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Metro karratuen zuzenketa, 1. poligonoko 1916. lurzatiarekin muga egiten duen lur puska baten soberako lurzatiaren kalifikazioan. Hasierako onespena

Ablitasko Udalak, 2022ko maiatzaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen zuzentzea 2021eko abuztuaren 2ko osoko bilkuraren erabakian, lur puska bati soberako lurzatiaren kalifikazioa ematerakoan, adierazitako metro karratuak: 25 metro karratu ez, baizik eta 27,12 metro karratu ditu. Hori guztia, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Lur-ondasunen Zerbitzuaren txostena dela-eta.

Lurzati horrek muga egiten du Ablitasko 1. poligonoko 1916. lurzatiarekin. Xedea da ondoren zuzenean saltzea mugakidea den Eduardo Bonel Alvarezi (2021eko 194. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 19koa).

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoarekin.

Jendaurreko epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, 1. poligonoko 1916. lurzatiarekin muga egiten duen 27,12 metro koadroko lur puska soberako lurzati deklaratzea behin betiko onetsitzat joko da.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ablitasen, 2022ko maiatzaren 10ean.–Alkateordea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2206774