2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
FALTZES
2022rako lan publikoaren eskaintza
Faltzesko Udaleko alkateak, 2022ko maiatzaren 13ko Ebazpenaren bidez, onetsi zuen 2022rako lan publikoaren eskaintza, baliatuz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1. g) artikuluak ematen dizkion eskudantziak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea), honelaxe:
Lan publikoaren eskaintza, onetsi dena bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legean aurreikusitakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko) egonkortze prozesuei dagokienez.
KODEA | LANPOSTUAREN IZENA | ARAUBIDEA | MAILA | SARBIDEA |
1-04 | Administrari-ofiziala | Funtzionario-araubidea | C | Lehiaketa (8. xedapen gehigarria) |
1-05 | Administrari-ofiziala | Funtzionario-araubidea | C | Lehiaketa (6. xedapen gehigarria) |
3-03 | Zerbitzu anitzetako enplegatua | Funtzionario-araubidea | D | Lehiaketa (8. xedapen gehigarria) |
3-05 | Zerbitzu berezietako mendekoa | Funtzionario-araubidea | E | Lehiaketa (6. xedapen gehigarria) |
3-06 | Zerbitzu anitzetako enplegatua | Funtzionario-araubidea | D | Lehiaketa (6. xedapen gehigarria) |
3-07 | Zerbitzu anitzetako enplegatua | Funtzionario-araubidea | D | Lehiaketa (6. xedapen gehigarria) |
4-01 | Turismo gidaria | Funtzionario-araubidea | D | Oposizio-lehiaketa (2. artikulua) |
Onetsitako lan publikoaren eskaintza, dagokiona 2022. urteko langileen ordezte-tasari, aurreikusia baitago Estatuaren 2022rako Aurrekontu Orokorrei buruzko 22/2021 Legean.
KODEA | LANPOSTUAREN IZENA | ARAUBIDEA | MAILA | SARBIDEA |
1-03 | Administrari-ofiziala | Funtzionario-araubidea | C | Oposizio-lehiaketa |
Faltzesen, 2022ko maiatzaren 13an.–Alkate udalburua, Sara Fernández Allo.
Iragarkiaren kodea: L2207044