97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
A/31/04321 NL/da espedientea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: María Isabel Aguirrebengoa Mazquiaran.

Ibai edo errekaren izena: Argineko iturria.

Eskatutako emaria: 880 l egunean.

Tokia: 1. poligonoko 262. lurzatia.

Udal-mugartea eta probintzia: Elgorriaga (Nafarroa).

Xedea: etxeko erabilerak.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Iturburuko ura biltzeko, kutxatila bat erabiliko da. Kutxatila horretatik 80 m luzeko hodi bat abiatuko da 2000 l-ko edukiera duen erregulazio andeleraino, eta hortik ura etxebizitzara iritsiko da, eta bertan giza kontsumorako erabiliko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Elgorriagako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko apirilaren 27an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2205966