97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Hitzarmena ADACENekin, 1399. lurzatia lagatzeko. Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak, 2022ko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Udalak 2022ko otsailaren 17ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, erabaki zen 4 urtez luzatzea ADACENekin sinatutako hitzarmena. Luzapenaren barnean ekin behar zaio obrari.

Erabaki hori jendaurrean egon da, iragarkia paratu baita 2022ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 18an, eta ez da alegaziorik aurkeztu.

Hori guztia ikusirik, Osoko Bilkurak aho batez

ERABAKI DU:

1. Behin betiko onestea 1399. lurzatia lagatzeko ADACENekin sinatutako hitzarmena luzatzea, kalte zerebrala duten pertsonentzako laguntza-zentro bat eraikitzeko.

Luzapena 4 urterako ezartzen da, eta epe horren barnean hasi beharko da obra egiten.

2. Erabaki hau ADACENi jakinaraztea eta iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Orkoienen, 2022ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2206631