3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Jendaurreko informazioa
A/31/04281 JV/da espedientea
Gaia: obrak baimentzeko eskaera.
Eskatzailea: Jesús María Migueltorena Juanena.
Ibai edo errekaren izena: Txaruta.
Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Txaruta-1/0100/170/020/020.
Tokia: Artze.
Udal-mugartea eta probintzia: Donamaria (Nafarroa).
Obren azalpen laburra eta helburua:
Lurra lehengoratu eta egonkortzeko, harri-lubetako 4 tarte paratuko dira, guztira 15 metroko luzera, 1,50-2,00 metroko altuera eta 2,00 metroko oinarria dutenak.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Donamariako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.
Donostian, 2022ko apirilaren 6an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.
Iragarkiaren kodea: E2205089