2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEDEA
Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 407. lurzatian. Behin betiko onespena
Ledeako Udalak, 2022ko martxoaren 29an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Ledeako 2. poligonoko 407. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Iberdrola Clientes SAUk sustatua.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Ledean, 2022ko apirilaren 11n.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2205810