88. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

AKATS ZUZENKETA, Kultura eta Kiroleko kontseilariaren martxoaren 17ko 30E/2022 Foru Aginduan; haren bidez deialdi bat onesten da 2022. urtean dirulaguntzak emateko Nafarroako arte eszeniko eta musikalen hirugarren sektoreko entitateei, jaialdiak, kontzertuak eta ikuskizunak finantzatzeko. DDBN identifikazioa: 615888.

Aipatutako foru agindua 2022ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 11n. Akats bat atzemanda azken hiperestekan, gaztelaniazko edizioan, bidezkoa da hura zuzentzea.

Ageriko testu hau duen hiperestekak helbide berera bideratu behar du: https://www.navarra.es/es/tramites/on/-/line/subvenciones-a-entidades-del-tercer-sector-de-las-artes-escenicas-y-musicales-de-navarra-2022

Iruñean, 2022ko maiatzaren 2en.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: F2206170