73. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

Lizarrako Jabetza Erregistroarekiko
lankidetza-hitzarmena bukatzea

2009ko 147. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 30ean, Antzingo Udalaren eta Lizarrako 1. Jabetza Erregistroaren artean sinatutako lankidetza-hitzarmena, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioen gaineko zerga) kudeatu, likidatu eta biltzeko. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 60. artikuluan xedatutakoarekin.

Udalbatzak, 2022ko martxoaren 23an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki du hitzarmen hori bukatzea eta eraginkortasunik gabe uztea 2022ko urtarrilaren 1etik hasita.

Argitaratzen da orok jakin dezan, eta interesdunei aditzera emateko.

Antzinen, 2022ko martxoaren 28an.–Alkatea, Isaac Corres López.

Iragarkiaren kodea: L2204524