73. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

59/2022 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren otsailaren 22ko 31/2022 Ebazpena, 2022. urtean Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probetarako deia egin eta proba horien egutegia ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak otsailaren 22an emandako 31/2022 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen 2022. urtean Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probetarako. Ebazpen horretan ezartzen da erdi eta goi mailako zikloetan sartzeko probak 2022ko maiatzaren 17an eta 18an eginen direla, hurrenez hurren.

Hezkuntzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 6ko 153/2021 Ebazpenean, Batxilergoko eskola-egutegia prestatzeko jarraibideak arautzen dituen horretan, adierazten denaren arabera, 2022ko maiatzaren 23a da Batxilergoko bigarren mailako deialdi arrunteko azterketak egiteko azken eguna.

Nafarroako Institutu Zuzendarien Elkarteak eskaera egin du goi mailako zikloetan sartzeko proba egiteko datak aldatzeko, bat etor ez daitezen goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proban izena emandako Batxilergoko bigarren mailako ikasleen amaierako ebaluazio-proben datekin. Hortaz, eskaera horri erantzunez, probak egiteko datak aldatzen dira, astebete atzeratzeko.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du, otsailaren 22ko 31/2022 Ebazpena aldatzeko ebazpen bat eman dadin. Ebazpen berriak eraginen die hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetan eta araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetan sartzeko proben 2022ko deialdiaren egutegiari eta haren garapenari eta kudeaketari buruzko alderdi batzuei.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea, ebazpen honen eranskinean xedatutakoaren arabera, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren otsailaren 22ko 31/2022 Ebazpena, zeinaren bidez deialdia egiten baita 2022. urtean Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probetarako.

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura eta Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura; era berean, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzura, Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzura eta Lan Aktibaziorako eta Lurralde Koordinaziorako Zerbitzura; Ikasketak Antolatzeko Atalera, Inklusio Atalera, Arte Ikasketen Atalera, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Eskolatze Bulegora, Orientazio Bulegora eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2022ko martxoaren 14an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

ERANSKINA

2022an Nafarroan zikloetan sartzeko proben egutegia

JARDUKETA

EGUNAK

Erdi mailako zikloetan sartzeko proba: Ariketak egiteko eguna

2022ko maiatzaren 24a

09:30 Komunikazioaren eta gizartearen esparrua

15:30 Esparru zientifiko-teknologikoa

Goi mailako zikloetan sartzeko proba: zati orokorreko zein berariazko zatiko ariketak egiteko eguna (salbu Arteen modalitateko berariazko zatia)

Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proba

2022ko maiatzaren 25a

09:30 Zati orokorra

15:30 Berariazko zatia

Erdi eta goi mailako zikloetan sartzeko proben behin-behineko emaitzen argitalpena

2022ko maiatzaren 31

Erdi eta goi mailako zikloetan sartzeko proben behin-behineko emaitzen aurkako erreklamazioak egiteko epea

2022ko ekainaren 1etik 3ra arte (14:00ak arte)

Erdi eta goi mailako zikloetan sartzeko probaren behin betiko emaitzen argitalpena

2022ko ekainaren 7a

2022ko ekainaren 23a

2021-2022 ikasturtean lantegi profesional bateko ikasketak edo antzekoak egiten ari diren ikasleen kasuan

Proba gainditu izanaren ziurtagiriak (inskripzioa egiten den ikastetxean jaso behar dira)

2022ko ekainaren 13tik aurrera

2022ko ekainaren 23tik aurrera

2021-2022 ikasturtean lantegi profesional bateko ikasketak edo antzekoak egiten ari diren ikasleen kasuan

Ziurtagiri partzialak (Hezkuntza Departamentuan jaso behar dira)

2022ko urriaren 24a

Iragarkiaren kodea: F2203967