66. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Birzatitze proiektua, UE-12 unitatean. Behin betiko onespena

Erroibarko Udalak, 2022ko otsailaren 9an egin bilkuran, Aurizberriko UE-12 exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektua behin betiko onartu zuen. Proiektu hori Aurizberriko Kontzejuak sustatu du.

Aditzera ematen da Lurraldearen Antolakuntzako eta Hirigintzako Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Lege Foru Dekretuaren 152. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Erroibarren, 2022ko martxoaren 18an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L2204195