66. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 1101. eta 1102. lurzatietan. Behin betiko onespena

Arbizuko Udalak, 2022ko martxoaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia, Arbizuko 1. poligonoko 1101. eta 1102. lurzatietan. Txomin Goikoetxegintza SL da sustatzailea.

Hasierako onespenaren erabakia 2022ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, otsailaren 17an.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arbizun, 2022ko martxoaren 22an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2204337