65. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

16/2022 EBAZPENA, martxoaren 2koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio baimena ematen baita energia elektrikoa ekoizteko “Corral del Molino I” parke eolikoa (lehen “La Senda” izena zuena) jartzeko Corellan, Castejónen eta Tuteran, 4 haize-sorgailurekin eta 23,2 MW-ko potentziarekin.

1.–Aurretiazko administrazio baimenaren eskaera.

2019ko apirilaren 22an, 125/1996 Foru Dekretuaren baitan eta Ingurumeneko eta Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren aurrean, “Corral del Molino I”, “Corral del Molino II”, “El Montecillo”, “La Senda” eta “Volandín” parke eolikoen Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala aurkeztu zuen Enerfín Sociedad de Energía SLU entitateak, baita Nafarroako Tutera, Corella, Castejón, Fontellas, Ablitas eta Murchanteko udalerrietan kokatutako ebakuazio-azpiegiturena ere.

2019ko maiatzaren 16an, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretua, Nafarroako parke eolikoetarako baimena arautzen duena. Horren bidez, Nafarroako parke eolikoen ezarpena arautzen zuen otsailaren 26ko 125/1996 Foru Dekretua indargabetzen da. Foru dekretu horren lehen xedapen iragankorrari jarraikiz, 2019ko maiatzaren 22an, Ingurumeneko eta Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak eskaera hori helarazi zion zerbitzu honi, aipatutako foru dekretuaren arabera izapidetzeko. Halaber, Enerfín Sociedad de Energía SLU entitateak foru dekretu berriaren 6. artikuluan eskatzen diren dokumentuak bete zituen, aipatutako parke eolikoak eta haien ebakuazio-azpiegiturak instalatzeko aurretiazko administrazio baimena eskatzeko.

Corral del Molino I parke eolikoaren (lehen “La Senda” izena zuenaren) aurreproiektuaren arabera, Corellako udalerrian 3,8 MW-ko 5 haize-sorgailu jartzea zen asmoa, guztira 19 MW-ko potentzia izateko.

Parke eolikoaren ebakuazioa 30/66 kV-eko “La Senda” transformazio-azpiestazioaren bidez egiten da. Azpiestazio horrek, halaber, “El Montecillo” (1169-CE) parke eolikoak sortutako energia elektrikoa ere biltzen du. Bertatik, energia elektrikoa 66kV-eko linea elektriko batean zehar garraiatzen da 400/220/66 kV-eko “La Cantera” transformazio-azpiestazioraino, 400 kV-ko “La Serna” transformazio-azpiestazioaren ondoan dagoena. Corella, Castejón eta Tutera udalerrietatik igarotzen da ibilbidea.

2.–Ingurumen-eraginaren azterketaren eta aurreproiektuaren jendaurreko informazioa.

Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako parke eolikoetarako baimena arautzen da. Dekretu horren 7. artikuluarekin bat etorriz, Enerfín Sociedad de Energía SLU entitateak egindako eskaera jendaurrean jarri zen 30 egunez. Horretarako, iragarkia argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2019ko uztailaren 18an, 139. zenbakia) eta Diario de Noticias egunkarian (2019ko uztailaren 19an), bai eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekia webgunean ere.

3.–Kontsultak ukitutako administrazio publikoei eta interesdunei.

Nafarroako parke eolikoetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 8. artikuluari jarraikiz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak eskaera bidali zioten Corella, Castejón eta Tuterako Udalei, jendaurrean jarri eta iritzia eman zezaten.

Halaber, txostena egiteko eskatu zitzaien Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalari, Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalari, Ondare Arkitektonikoaren Atalari eta Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalari.

Azkenik, aurreproiektuaren separatak bidali zitzaizkien Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Atalari (altxonbideak), Erdialdea Kudeatzeko Atalari (mendiak), Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari, Enagás Transporte entitateari, Eólica Montes de Cierzo enpresari, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes entitateari, Red Eléctrica de España enpresari eta ADIF entitateari, txostena egin zezaten.

4.–Jasotako alegazio eta txostenak.

Jendaurreko informazioaren eta kontsulten esparruan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak honako alegazio eta txosten hauek jaso zituen (jaso ziren hurrenkeran daude):

–Alegazioak:

1. alegazioa.–Pronature talde ekologistarena, 2019ko abuztuaren 10ekoa.

2. alegazioa.–Amigos de la Tierra La Rioja elkartearena, 2019ko abuztuaren 22koa.

3. alegazioa.–Gurelur elkartearena, 2019ko abuztuaren 28koa.

Alegazioen edukia ebazpen honen I. eranskinean laburbiltzen da.

–Txostenak:

1. txostena.–Ondare Arkitektonikoaren Atalarena, 2019ko ekainaren 21ekoa.

2. txostena.–Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalarena, 2019ko uztailaren 26koa.

3. txostena.–Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalarena, 2019ko abuztuaren 5ekoa.

4. txostena.–Enagás Transporte enpresarena, 2019ko abuztuaren 8koa.

5. txostena.–ADIF entitatearena, 2019ko abuztuaren 19koa.

6. txostena.–i-DE Redes Eléctricas Inteligentes enpresarena, 2019ko abuztuaren 22koa.

7. txostena.–Tuterako Udalarena (Nekazaritzaren, Abeltzaintzaren, Mendien eta Ingurumenaren Kudeaketarako Unitatea), 2019ko abuztuaren 23koa.

8. txostena.–Eólica Montes de Cierzo enpresarena, 2019ko abuztuaren 30ekoa.

9. txostena.–Red Eléctrica de España enpresarena, 2019ko irailaren 25ekoa.

10. txostena.–Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiarena, 2019ko urriaren 10ekoa.

11. txostena.–Corellako Udalarena, 2019ko abenduaren 17koa.

7bis txostena.–Tuterako Udalarena (Lurralde Antolamenduaren zuzendaria), 2019ko abenduaren 20koa.

12. txostena.–Ebroko Konfederazio Hidrografikoarena (Ur Komisariako Ingurumenaren Kudeaketaren arloa), 2020ko urtarrilaren 9koa.

12bis txostena.–Ebroko Konfederazio Hidrografikoarena (Ur Komisariako Jabari Publiko Hidraulikoaren Kontrolaren Arloa) 2020ko irailaren 8koa.

Ez zen erantzunik jaso Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Ataletik, Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Ataletik (altxonbideak), Erdialdea Kudeatzeko Ataletik (mendiak), ezta Castejóngo Udaletik ere.

Aurreko txostenen edukia ebazpen honen II. eranskinean laburbiltzen da.

5.–Jendaurreko informazioaren eta kontsulten emaitza sustatzaileari igortzea.

Nafarroako parke eolikoetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 9. artikuluari jarraikiz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak Enerfín Sociedad de Energía SLU enpresari igorri zizkion aurreko alegazioak eta txostenak.

6.–Ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta hasteko eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena eskuratzeko eskaera.

Nafarroako parke eolikoetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta, 2019ko abenduaren 12an Enerfín Sociedad de Energía SLU enpresak ingurumen eraginaren ebaluazioa hasteko nahiz lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena eskatzeko dokumentuak aurkeztu zituen. Eskaera hartan, jendaurreko informazioaren tramitean eta kontsulten esparruan jasotako alegazioei eta txostenei ematen zizkien erantzunak bildu zituen.

Gainera, aurreproiektua jasotako txostenetara egokitzeko asmoz, Enerfín Sociedad de Energía SLU enpresak aurkeztutako dokumentu teknikoetan aldaketa batzuk egin ziren, 2019ko apirilaren 22an aurkeztutako dokumentuekin alderatuz. Zehazki, 3 haize-sorgailu hauen kokapena aldatzen da:

–SE–02. Helburua: lerro bereko haize-sorgailuak bata bestearengandik errotorearen hiru diametroko distantziara kokatzea, arrazoi teknikoak direla eta.

–SE–05 eta SE–03. Helburua: “gorde beharreko 2. motako ureztalurrak” eta “laboreak” kategorietako lurzoru urbanizaezinetan kokatzea haize-sorgailuak; izan ere, baimenduta badago haize-sorgailuak horrelako lurzoruetan instalatzea, Corellako Udal Plan Orokorraren arabera. Plan hori udalerri horretako Udalak sustatu zuen, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren urriaren 14ko 131E/2021 Foru Aginduaren bidez onetsi zen.

Horrela, haize-sorgailuak kokapen hauetan ezarriko dira:

CORRAL DEL MOLINO I PARKE EOLIKOKO HAIZE-SORGAILUAK

UTM koordenatuak (30-ETRS89 ardatza)

Izena

X

Y

SE-01

603.568

4.665.225

SE-02

603.982

4.665.467

SE-03

604.400

4.665.645

SE-04

604.618

4.666.111

SE-05

604.596

4.666.570

Poligonala ez da aldatzen 2019ko apirilean aurkeztutako dokumentuekin alderatuta.

Era berean, 2020ko ekainaren 22an, Enerfín Sociedad de Energía SLU enpresak 66 kV-ko ebakuzaio-linearen aurreproiektua egokitzeko eskaera egin zuen. Ibilbidea berbera izanen litzateke, baina zirkuitu bikoitza izanen luke lineak, proiektu bat baino gehiago aldi berean ebakuatu ahal izateko.

Bestalde, 2020ko uztailaren 9an, Enerfín Sociedad de Energía SLU enpresak SE-05 kokapenean instalatu beharreko haize-sorgailua 6,6 MW-ko potentzia izendatuko haize-sorgailu batekin ordezkatzeko eskatu zuen, kokalekua aldatu gabe. Horrela, parke eolikoaren guztizko potentzia 21,8 MW-koa izanen litzateke.

Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren artikulu horren beraren arabera, Ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta hasteko eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena eskuratzeko eskaerak nahiz haiekin batera aurkeztutako dokumentazioa Ingurumen Eraginaren Atalera eta Lurraldearen Antolamenduaren Atalera bidali ziren, hurrenez hurren.

7.–Ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

Ingurumenaren zuzendari nagusiaren abenduaren 28ko 1470E/2020 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki da:

“Biodibertsitatearen Zerbitzuko Ingurumen Eraginaren Atalak, espedientearen azterketa teknikoa egin ondoan, ondorioztatu du ingurumen-eraginaren ebaluazioaren prozedura egoki egin dela, eta proposatu du ingurumen-eraginaren adierazpena egitea, eta hartan zehaztea Montecillo, La Senda (gaur egun Corral del Molino I), Volandín eta Corral del Molino II parke eolikoek daukaten ingurumen-eragina moderatuaren eta larriaren artekoa dela, eta ingurumenaren aldetik bateragarriak izan daitezkeela ingurumenaren babesarekin, erabat edo partez, baldin eta zenbait neurri eta baldintza betetzen badira, zeinak jasota baitaude aurkezturiko ingurumen-eraginaren azterketetan eta ingurumen-eraginaren adierazpen honetan”.

Horregatik, ebazpen berean honako hau esaten da “Corral del Molino I” parke eolikoaren ingurumen-eraginaren adierazpenaren inguruan:

–Ontzat ematen dira SE-02, SE-03, SE-04 eta SE-05 haize-sorgailuak.

–Ez da ontzat ematen SE-01 haize-sorgailua.

Azkenik, ezartzen da jarduera egin dadila aurkeztutako dokumentazio teknikoko baldintzei eta ebazpenean bertan ezartzen direnei jarraikiz. Bereziki garrantzitsua da 66 kV-ko ebakuazio-linea lurperatzea, puntu honetatik (X: 609.280, Y: 4.663.750) puntu honetaraino (X: 610.203, Y: 4.662.309), A-68 errepidearen hegoaldean, ingurumen-eragina murrizteko.

8.–Lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 17ko 253E/2021 Ebazpenaren bidez lurzoru urbanizaezinean jarduteko eta hura erabiltzeko baimena eman da Corral del Molino I (hasiera batean La Senda izenarekin tramitatu zena) parke eolikorako eta haren ebakuazio-azpiegituretarako.

Aipatutako ebazpenak aukera ematen du parke eoliko bat egiteko honako osagai hauekin: SE02 (X 603.982, Y 4.665.467), SE03 (X 604.400, Y 4.665.645), SE04 (X 604.618, Y 4.666.111) eta SE05 (X 604.596, Y 4.666.570) haize-sorgailuak, neurtzeko dorre anemometriko bat (X 604.462, Y 4.666.371), sarbideak, lurpeko zirkuitu elektrikoak, transformazio-azpiestazioa (ST 30/66kV La Senda) eta 66kV-ko ebakuazio linea bat SET 66/220KV La Cantera azpiestazioraino.

Azkenik, ebazpenean kontuan hartu beharreko zenbait zehaztapen tekniko aipatzen dira.

9.–Alegazioen eta txostenen azterketa teknikoa.

Espedientean bildutako dokumentu guztiak kontuan harturik, jaso diren alegazioen eta txostenen analisia ebazpen honen I. eta II. eranskinetan egiten da.

10.–Aurretiazko administrazio baimenaren proposamena.

2021eko abuztuaren 2an, Enerfín Sociedad de Energía SLU enpresak idazki bat aurkeztu zuen La Senda parke eolikoa eta haren ebakuazio-azpiegiturak tramitatzeko espedienteari izena aldatzea eskatzeko, “La Senda” izena “Corral del Molino I” izenarekin ordezkatuta.

2021eko irailaren 8an, Enerfín Sociedad de Energía SLU enpresak idazki bat aurkeztu zuen, Corral del Molino I parke eolikoaren jabetza Renovables del Cierzo SLU enpresari eman nahi ziola jakinarazteko. Enpresa horrek onartu egin zuen jabetza, eta bi alderdiek adostu zuten elkarri lagunduko ziotela parke eolikoaren jabetza formalki eskualdatzeko beharrezko kudeaketa guztiak egiteko. Renovables del Cierzo SLU garapen eolikorako enpresa bat da, % 100ean Enerfín Sociedad de Energía SLU enpresaren partaidetzapekoa, enpresa eratzeko eskrituran agertzen denaren arabera.

Energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko sareak atzitzeari eta konektatzeari buruzko abenduaren 29ko 1183/2020 Errege Dekretuaren bigarren azken xedapenak abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 123. artikulua aldatzen du, eta haren arabera, ziurtatzen da akordio lotesle bat dagoela Renovables del Cierzo SLU, Suno Energía 4 SLU eta Suno Energía 5 SLU enpresen artean, “El Montecillo”, “Corral del Molino II” eta “Corral del Molino I” parke eolikoen ebakuazio-azpiegituren eta “Cierzo” eta “Guardian” instalazio fotovoltaikoen erabilera partekatzeari dagokionez.

Renovables del Cierzo SLU enpresari atzitzeko eta konektatzeko baimena eman dio SERNA 400kV azpiestazioko garraio-sarearen kudeatzaileak, Sektore elektrikoaren abenduaren 26ko 24/2013 Legeak 53. artikuluan eskatzen duen bezala. Corral del Molino I parke eolikoari dagokion atzitze- eta konexio-ahalmena 23,2 MW-koa da.

2021eko abenduaren 2an, Renovables del Cierzo SLU enpresak idazki bat aurkeztu zuen Corral del Molino I parke eolikorako aurretiazko administrazio baimena eguneratzea eskatzeko. Parke eoliko horretan 5,8 MW-ko 4 haize-sorgailu daude, ingurumen-eraginaren adierazpenean nahiz lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimenean ezarritakoari jarraikiz kokatuta, guztira 23,2 MW-ko potentziarekin.

Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 5. artikuluarekin bat etorriz, espedientean Renovables del Cierzo SLU enpresaren gaitasun tekniko, ekonomiko eta juridikoaren ziurtagiria dago.

Horregatik guztiagatik, aurkeztu den dokumentazioa aztertu ondoren, eta Nafarroako parke eolikoetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak proposatzen du Renovables del Cierzo SLU enpresari aurretiazko administrazio baimena ematea.

Adierazitakoarekin eta espedientean jasotako agiriekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Aurretiazko administrazio baimena ematea Renovables del Cierzo SLU enpresari, energia elektrikoa ekoizteko “Corral del Molino I” parke eolikoa instala dezan Corella, Castejón eta Tuterako udalerrietan, 4 haize-sorgailurekin eta 23,2 MW-ko guztizko potentziarekin, baita transformazio- eta ebakuazio-azpiegiturak ere, Ingurumenaren zuzendari nagusiaren abenduaren 28ko 1470E/2020 Ebazpenean eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 179ko 253E/2021 Ebazpenean ezarritako baldintzen arabera.

2. Aurretiazko administrazio baimen hau emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

3. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura; Ingurumen Eraginaren Atalera; Lurraldearen Antolamenduaren Atalera; Ondare Arkitektonikoaren Atalera; Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalera; Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalera (altxonbideak), Erdialdea Kudeatzeko Atalera (mendiak), eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Renovables del Cierzo SLU enpresari, Pronature talde ekologistari, Amigos de la Tierra La Rioja elkarteari, Gurelur elkarteari, ADIF (Administrador de Infraestructuras Ferroviarias) entitateari, Enagás Transporte enpresari, Eólica Montes de Cierzo SLU enpresari, Red Eléctrica de España entitateari eta i-DE Redes Eléctricas Inteligentes enpresari, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.

6. Ebazpen hau jakinaraztea Corellako Udalari, Castejóngo Udalari, Tuterako Udalari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta ohartaraztea haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2022ko martxoaren 2an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

I. ERANSKINA

Jasotako alegazioak

Jaso diren alegazioen eta txostenen laburpena eta analisia azalduko dira jarraian.

1. alegazioa.–Pronature talde ekologistarena.

2019/679540 eskabidean, Álvaro Palacios Muro jaunak, PRONATURE talde ekologistaren izenean, honako hau adierazi zuen:

1.–Interesduna dela, eta informazioa eta txostenak eskuratu nahi dituela.

2.–Abifaunari buruzko txostena ez dela osoa, eta bederatzi hilabeteko epea baizik ez duela kontuan hartzen.

3.–Abifaunari buruzko azterketaren informazioa ez dela aski eta beste parke eoliko batzuetan oinarritzen dela.

4.–Ez dela egoki aztertu parke eoliko guztien artean eragiten duten hesi-efektu metatua.

5.–Eremuko parke eolikoen eraginari buruzko ingurumen-ebaluazio bateratua behar dela.

Erantzuna:

2020ko urtarrilaren 23an, erakundeek emandako txostenak igorri zituen zerbitzu honek (56/2019 Foru Dekretuaren 8. artikulua).

Gainerako kontuei dagokienez, ingurumen-eraginaren adierazpenean ebaluatu eta aintzat hartu dira.

2. alegazioa.–Amigos de la Tierra La Rioja elkartearena.

2019ko abuztuaren 11n egindako eskabidean, Juan Donaire Merino jaunak, Amigos de la Tierra La Rioja elkartearen izenean, idazki bat aurkeztu zuen, Pronature talde ekologistak aurkeztutakoaren berdina.

Erantzuna:

Alegazio honen erantzuna bat dator Pronature talde ekologistari emandakoarekin.

3. alegazioa.–Gurelur elkartearena.

2019ko abuztuaren 27an, Antonio Munilla García jaunak, Gurelur elkartearen izenean, alegazio idazki bat aurkeztu zuen eta, bertan, aurkeztutako dokumentazio teknikoari ikusten dizkion oztopo administratibo eta teknikoak aipatzen ditu, bereziki aurkeztutako ingurumen-eraginaren azterketari dagokionez. Zehazki, honako hau adierazten du alegazioan:

1.–Sustatzaileak beren artean independenteak ez diren 5 parke eoliko aurkeztu zituen. Ez dira independenteak, batzuek behar dituztelako besteen aurreproiektuan dauden azpiegiturak.

2.–Enerfín Sociedad de Energía SLU enpresak ez du betetzen irismeneko txostenaren “IEEan sartu beharreko eduki espezifikoak” izeneko atala. Zehazki esateko, ez da egin haize-sorgailuak kokatzeko proposamen arrazoizkoak dituen aukeren azterketa bat, ezta azpiestazio elektrikoa, kontrolerako eraikina eta dorre anemometrikoa kokatzeko ere, eta ez da aztertu 0 aukera, edo haize-parkeren bat ez egiteko aukera ere.

3.–Estepako abifauna aztertzeko metodologiak ez du balio.

4.–Urteko azterketak eta eraginen balorazioak ez dute betetzen irismeneko dokumentuak eta Ingurumen-eraginaren Ebaluazioari buruzko legeak esaten dutena, abifaunari buruzko informazioari dagokionez; beraz, ezin da ongi ebaluatu proiektuak abifaunaren gainean zer eragin eduki dezakeen.

5.–Abifaunari buruzko azterketak ez du aski informaziorik biltzen Alhama ibaian dagoen faunaren gainean.

6.–Abifaunari buruzko txostena ez da osoa, eta bederatzi hilabeteko epea baizik ez du hartzen.

7.–Abifaunaren espezie jakin batzuei oso balio gutxi aitortzen zaie.

8.–Estepako abifaunaren gaineko balizko afekzioa.

9.–Senda TAE-La Serna TAE linea elektrikoa eraikitzeak faunarengan duen afekzioari buruzko informazio gutxi dago.

10.–Irismeneko txostenak parkearen ezaugarri teknikoak eta eraikitzeko ezaugarriak definitzeari buruz egiten dituen errekerimenduak ez dira bildu.

11.–Inpaktu metagarriak eta sinergikoak aztertzean akatsak daude.

Ondorio gisa, honako hau adierazten da alegazioan: “irismeneko txostenean eskatutakoa ez denez bete, ingurumen-eraginaren azterketa eskasa aurkeztu denez eta Nafarroan kontserbatzeko arazo handiak dituen abifaunari afekzio larriak eraginen zaizkionez, ez litzateke eman beharko Corellako udalerrian instalatu nahi duten La Senda parke eolikoa eraikitzeko baimena.

Erantzuna:

5 parkeen tratamenduari dagokionez, adierazten da haien sarbideak guztiz independenteak direla, parkeen arteko distantzia 3 km baino gehiagokoa dela eta 30 kV-ko barne-zirkuituak nahiz 30/66 kV-ko transformazio-azpiestazioak independenteak direla; izan ere, ebakuazio-azpiegiturak soilik partekatzen dituzte, kasu batzuetan bakarrik, ingurumen-eragina murrizteko helburuarekin.

Gainerako kontuei dagokienez, ingurumen-eraginaren adierazpenean ebaluatu eta aintzat hartu dira.

II. ERANSKINA

Jasotako txostenak

Jasotako txostenen laburpena eta analisia azalduko dira jarraian.

1. txostena-–Ondare Arkitektonikoaren Atala.

2019ko ekainaren 21ean, Ondare Arkitektonikoaren Atalak txostena eman zuen, eta honako hau adierazi: “eremu horretan Aracielgo gazteluaren aztarnak daude (UTM koordenatuak: X:603.594 Y:4.665.396), eta Nafarroako errege-gaztelu zaharrenetako bat da hori. SE 01 haize-sorgailua eremu horretan dago kokatuta. Ingurumen eraginaren azterketan aipatzen dira aztarna horiek, inguruko aztarnategi arkeologikoak deskribatzean. Aztarna arkeologikoak direnez, Ondare Historikoaren Zerbitzuko Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak ezarritako babes-neurri guztiak errespetatu behar dira. Ez dago beste ukipenik Ondare Arkitektonikoaren Atalaren eskumenari dagokionez”.

Erantzuna:

Sustatzaileak argitzen du SE–01 haize-sorgailua Araciel Gazteluaren aztarnategitik hurbil dagoela, baina afekzio-eremutik kanpo. Hala eta guztiz ere, proposatzen da lanekin hasi aurretik zundaketa mekanikoak egitea haize-sorgailua eraikiko den tokian bertan”.

Dena dela, ebazpen honek ez du kokaleku hori baimentzen, ingurumenaren eraginaren adierazpenari eta lurzoru urbanizaezineko jardueren baimenari jarraikiz.

2. txostena.–Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalarena.

2019ko uztailaren 26an, Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atala 0003-OT12-2019-000091 espediente-kodea duen txostena eman zuen, honako hau adierazten duena:

“Instalazioaren hirigintza- eta lurralde-bateragarritasunaren balioespen osoa Nafarroako parke eolikoetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuan ezarritako prozeduraren arabera eginen da, ingurumen- eta hirigintza-tramitazioak hasteko eskatu ondoren, aipatutako foru dekretuaren 10. artikuluari jarraikiz.

Txostenean zerrendatzen dira kontuan hartu beharreko hirigintza eta lurralde antolamendurako legediak eta tresnak.

Erantzuna:

Sustatzaileak adirazten du lurzoru urbanizaezinean jarduerak baimentzeko eskaera egitean aintzat hartu direla txostenean aipatutako baldintzak, eta zehaztutako plangintza-tresna guztiak jaso direla bertan.

3. txostena.–Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atala.

2019ko abuztuaren 5ean, Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalak 0003-0215-2019-000234 txostena eman zuen, honako hau adierazita:

“56/2019 Foru Dekretuaren 10. artikuluaren arabera, sustatzaileak jendaurreko informazioaren eta kontsulten emaitzak jaso eta bi hilabeteko gehieneko epean, energiaren arloko eskumena duen zuzendaritza nagusian aurkeztu beharko ditu ingurumen eraginaren ebaluazioari hasiera emateko eskaera eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak baimentzeko eskaera.

Dagokion organoak ingurumenaren alorreko organoari eskaera hori igorri ondoren, aipatutako gainerako dokumentuekin batera, proiektuaren ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta tramitatzeari ekinen zaio.

Erantzuna:

Sustatzaileak adierazi du ados dagoela txostenarekin.

4. txostena.–Enagás Transporte SAU enpresarena.

2019ko abuztuaren 8an, Enagás Transporte SAU enpresak jakinarazi zuen linea elektrikoa airean gurutzatuko dela Castejón gasbidearekin (13. eta 14. euskarrien artean) eta Ramal gasbidearekin (15 eta 16. euskarrien artean), Guardián Navarra enpresaren instalazioetara bidean. Ondorioz, “gasbidearen euskarriak hurbilegi daudenez, baliteke eragin elektriko eroankorrak sortzea, korrontea euskarrien lurrean zehar barreiatuko delako”.

Horregatik, Enagás Transporte SAU enpresak informazio gehiago emateko eskatzen dio Enerfín Sociedad de Energía SLU enpresari, “honako datu gehigarri hauekin:

–Aipatutako euskarri bakoitzaren lurrean barreiatuko den korrontearen intentsitatea.

–Lurrak metro bat edo biko sakoneran duen erresistibitatea, aurrez aipatutako euskarrietan tarte erregularretan kokatutako hiru puntutan.

–Gasbidearen eta euskarrien arteko gutxieneko distantzia aurrez eskatutako informazioaren araberako balizko eragin elektrikoak kontuan hartuta zehaztuko da, eta, gasbidean eraginak egonen direla aurreikusiz gero, euskarriak urrundu beharko lirateke, edo eragina gutxitzeko neurri egokiak ezarri.

–Euskarriak gasbidetik 10 metroko distantziara egon behar dira gutxienez”.

Erantzuna:

Sustatzaileak adierazi du dagokion txostenean eskatu bezala 2019ko irailaren 11n Enerfín enpresak eskatutako informazio gehigarria bidali ziola Enagás enpresari, eta zegokion baimena eskatu zuela.

5. txostena.–ADIF entitatearena.

2019ko abuztuaren 19ko txostenean, ADIF entitateak adierazi zuen, trenbideei buruzko legediaren arabera, trenbideei eragiten dieten eremuetan edozein obra egiteko ezinbestekoa dela baimena eskatzeko administrazio-espedientea izapidetzea eta ADIFen onespena lortzea. Aurreko baldintza betez gero, ADIFek ez du eragozpenik “La Senda” parke eolikoaren aurreproiektuaren eta ingurumen eraginaren azterketaren izapideak egiten jarraitzearekin.

Erantzuna:

Sustatzaileak adierazi du ados dagoela txostenarekin eta dagokion baimena eskatuko duela.

6. txostena.–i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresarena.

2019ko abuztuaren 22an, i-DE Redes Eléctricas Inteligentes enpresak jakinarazi zuen aurreikusitako gurutzaketetako bat linea pribatu bati dagokiola eta, beraz, ez dutela horren inguruan iritzirik emateko eskumenik.

Bestalde, erakunde horrek ez duela baimena emanen eskaeran zehaztutako gurutzaketa eta paralelismoak egiteko, afekzio hauei buruzko informazioa ematen den arte:

–Jakinarazi gabeko afekzioa. Bao gaineko gurutzaketa, 11. eta 12. euskarrien artean, 66 kV-ko Senda 1 eta Senda 2 goi-tentsioko aire-lineekin, gure 23., 24. eta 25. euskarrietatik hurbil.

–5. afekzioa. Gurutzaketa. Lurpeko kanalizazio bat eraikiko da, proiektuan 1. Lurpeko Zatia eta 2. Lurpeko Zatia izenekin definitzen diren eremuetan.

Gurutzaketa horien eragina jasaten duten i-DE Redes Eléctricas Inteligentes enpresaren bi linea elektrikoak proiektu-fasean daude oraindik.

Erantzuna:

i-DE Redes Eléctricas enpresaren eskumenekoa ez den gurutzaketari dagokienez, sustatzailea harremanetan jarri da jabearekin, baldintza teknikoak zehazteko eta, behar izanez gero, dagozkion akordioak egiteko.

Proiektu-fasean dauden bi lineekiko gurutzaketei dagokienez, sustatzaileak adierazi du, enpresa banatzailearekin hitz egin ondoren, bat datozela indarrean dagoen araudiarekin eta, dena dela, kontuan hartuko direla eraikitzeko administrazio-baimena izapidetzean.

7. txostena.–Tuterako Udalarena.

2019ko abuztuaren 23ko txostenean, Tuterako Udaleko Nekazaritzaren, Abeltzaintzaren, Mendien eta Ingurumenaren Kudeaketarako Unitateak eskatu zuen energia ebakuatzeko beste aukera batzuk proposatzeko eta lehendik dauden lineak partekatu eta/edo erabiltzeko edo, ezin bada, linea lurperatzeko aukera balioesteko.

Erantzuna:

Ingurumen eraginaren azterketan ebakuazio-linearen ibilbidea aldatzeko aukerak aztertu ziren, eta ingurumenean eragin gutxien izanen duen aukera hautatu zen. Tuterako udalerria zeharkatzen duen 5,046 kilometroko linearen 2,926 kilometroko zati bat lurperatzea proposatzen da, linearen ingurumen eragina eta paisaia-inpaktua murrizteko.

Bestalde, Enerfín Sociedad de Energía SLU enpresak esan zuen ebakuazio-azpiegiturak beste proiektu batzuekin partekatzeko asmoa duela, baldin eta La Serna azpiestazioarekin lotuta badaude. Horren proiektua egin da jada.

8. txostena.–Eólica Montes de Cierzo SLU enpresarena.

2019ko abuztuaren 30ean, Eólica Montes del Cierzo SLU enpresak adierazi zuen ongi iruditzen zitzaiola 66 kV-ko lurpeko linea bat eraikitzea “La Senda” azpiestaziotik etorkizuneko “La Cantera” azpiestazioraino, balidn eta aipatutako baldintzak betetzen badira.

Erantzuna:

Sustatzaileak adierazi du ados dagoela txostenarekin.

9. txostena.–Red Eléctrica de España SAU enpresarena.

2019ko irailaren 25ean, Red Eléctrica de España SAU enpresak adierazi zuen ez ziola eragozpenik ikusten proiektuari, eta bete beharreko baldintzak zehaztu zituen.

Erantzuna:

Sustatzaileak adierazi du ados dagoela txostenarekin.

10. txostena.–Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia.

Urriaren 10ean, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiak 2019/598670 txostena eman zuen, eta dokumentu hauek bildu zituen bertan:

–Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuaren txostena. Zenbait ohar egiten dira kalteak jasan ditzaketen bide egituren, burdinbide egituren eta egitura hidraulikoen inguruan. Halaber, zehaztapen batzuk egiten dira arlo horietan, eta sustatzaileari esaten zaio txostena eskatu behar diola Sustapen Ministerioko Trenbideen Zuzendaritza Nagusiari, azpiegitura hori Abiadura Handiko Trenaren etorkizuneko ibilbidearen eremuan kokatuta dagoelako, baita CANASA sozietateari ere, Nafarroako Ubidearen bigarren fasearen jarduketa-eremuan kokatuta dagoelako.

–Zainketa Zerbitzuaren txostena. Aurreproiektuarekin ados dagoela adierazten da; dena den, zenbait zehaztapen kontuan hartu beharko dira eta Zerbitzuak dagozkion baimenak eman beharko ditu.

Erantzuna:

Sustatzaileak adierazi du ados dagoela txostenarekin eta dagozkion baimenak eskatuko dituela.

11. txostena.–Corellako Udalarena.

2019ko abenduaren 17an jaso zen Corellako Udalaren txostena. Bertan adierazten da haize-sorgailuen, neurketa-dorreen, azpiestazioaren, ebakuazio.linearen eta erdi-tentsioko linearen eragina jasanen duten partzela guztien kasuan badagoela hirigintza-bateragarritasuna. Gainera, jakinarazten da, parkearen zehaztutako perimetroak Alhama ibaiaren ibilguaren zati bat hartzen badu ere, ez diola afekzio fisikorik eragiten ibaiari.

Erantzuna:

Sustatzaileak adierazi du ados dagoela txostenarekin.

7bis txostena.–Tuterako Udalarena.

2019ko abenduaren 20an, Tuterako Udaleko Lurralde Antolamenduaren zuzendariak txostena eman zuen eta, bertan, honako hau jakinarazi zuen Corral del Molino II parke eolikoa egiteko baimenari buruz:

–Sustatzailearen eta aipatutako udalaren artean bilerak egiten ari dira eta “ez dirudi urrun dagoenik” haize-sorgailuen eragina jasanen duten lursailak ustiatzeko akordioa egiteko unea.

–Beharrezko da beste kokaleku batzuk balioestea eta ebakuazio-azpiegiturak beste instalazio batzuekin batera egitea, ingurumen eragina eta lurraren erabilera murrizteko.

Erantzuna:

Enerfín Sociedad de Energía SLU enpresak esan zuen ebakuazio-azpiegiturak beste proiektu batzuekin partekatzeko asmoa duela, baldin eta LA SERNA azpiestazioarekin lotuta badaude.

12. txostena.–Ebroko Konfederazio Hidrografikoarena.

2020ko urtarrilaren 9ko txostenean, Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Ur Komisariako Ingurumenaren Kudeaketaren arloak honako hau adierazi zuen: “ur-inguruneak jasan ditzakeen ingurumen afekzioen ikuspuntutik, (...) orokorrean uste da ingurumen-eraginaren azterketa egokia dela, baldin eta bertan jasotako neurriak betetzen badira, baita azaleko nahiz lurpeko urak kutsatzea edo degradatzea ekiditeko beharrezko neurri guztiak ere, eremuko dinamika hidrologiko nahiz morfologikoa gehiegi aldatuko ez dela bermatzeko. Era berean, lanak egiteko fasean neurri zorrotzagoak hartu beharko dira inguruko uren ibilbideei ez eragiteko. Arreta berezia jarri beharko zaio Carasol eta Barranco del Sasillo ibaien ibilbideari, kontu handia eduki beharko da jariatze-urekin eta sare hidrologikoan partikula solido esekiak erortzearekin, eta hidrokarburoak nahiz bestelako substantzia kutsatzaileak isurtzeagatik nahi gabe urak kutsatzea saihestu beharko da”.

Txosten bat dauka erantsita eta, bertan, sustatzaileak kontuan hartu beha dituen oharrak xehatzen dira, proiektu honen inguruan erakunde honekin etorkizunean egin beharreko ekintza eta tramiteei dagokienez.

Erantzuna:

Sustatzaileak adierazi du ados dagoela txostenarekin.

12 bis txostena.–Ebroko Konfederazio Hidrografikoarena.

2020ko irailaren 8an, Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Ur Komisariako Jabari Publiko Hidraulikoaren Kontrolaren Arloak aurreproiektuaren aldeko txosten bat eman zuen, ez zuelako aurreikusten ibilgu publikoetan edo korronteetan afekziorik izanen denik, lanak hasi aurretik sustatzaileak erakunde honen derrigorrezko administrazio baimena lortzearen kalterik gabe.

Erantzuna:

Sustatzaileak adierazi du ados dagoela txostenarekin.

Iragarkiaren kodea: F2203217