60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aldaketa, Eraikingintza-ordenantzaren 20.2. artikuluan. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2022ko otsailaren 17an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eraikingintza-ordenantzaren 20.2 artikulua aldatzea, igerilekuak ezartzeko lerrokaduretara lotu gabe.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, espedientea behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orkoienen, 2022ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2203148