60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 499. lurzatian. Hasierako onespena

Larragako Udalak, Alkatetzaren 2022ko martxoaren 3ko 12/2022 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa, katastroko 2. poligonoko 499. lurzatian (San Esteban kalea, 43), Francisco Javier García Fernándezek eta María Teresa García Sanzek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan 72. artikuluari dagokionez xedaturiko izapideei jarraikiz.

Larragan, 2022ko martxoaren 3an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2203199