60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, izangaien bi zerrenda eratzeko, ehorzlearen lanpostua aldi baterako betetzeko

Tuterako Udalak, Alkatetzaren martxoaren 11ko 602/2022 Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi zuen.

Deialdia, ehorzlearen lanpostuan (D maila) aldi baterako aritzeko izangaien bi zerrenda osatzeko, bata prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko eta bestea aldi baterako kontratuarekin aritzeko, Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren.

Deialdi honetako oinarriak eskura daitezke udaletxeko iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian (www.tudela.es), deialdiaren aipamenean, “Lan publikoaren eskaintza” atalean.

Tuteran, 2022ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2203821