51. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERATSUN

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Eratsungo Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du honako baso-aprobetxamendu hauek saltzeko:

a) Lotea, alderdi hauetan: Urrizton, Biztaizuri eta Anastol (MUP 454), eta Asura, Zumarrista eta Erañain (MUP 455). Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 12ko 558/2021 Ebazpenaren bidez baimendu zen haren ustiapena. Honela osatuta dago lotea:

–804,26 m³ enbor txiki eta 90,74 m³ konifero-zur (P. nigra edo Larizioa, P. menziesii edo Douglas, L. kaempferi edo Alertzea), 6.640,43 euroan zenbatetsiak.

–383,01 m³ enbor txiki eta 383,01 m³ pago-zur, (F. sylvatica edo pagoa), 15.320,58 euroan zenbatetsiak.

Lotearen guztizko zenbatespena 21.961,01 eurokoa da (BEZik gabe).

Eskaintzak baldintza-agirian ezarritako agiriekin batera aurkeztuko dira, gutun-azal itxian, Eratsungo Udalaren Erregistroan, haren egoitza elektronikoan (https://eratsun.egoitzaelektronikoa.eus/info.0), edo indarrean dagoen araudian jasotzen den beste edozein bitarteko erabiliz, 20 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eskaintzekin batera, aurkeztu beharko da fidantza gisa hasierako prezioaren %2 (hau da, 439,02 euro) utzi izanaren gordekina.

Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen agiria interesdunen eskura dago Eratsungo Udalaren bulegoetan.

Oharra: Beintza-Labaiengo Udalak badu enkantean jartzeko beste aprobetxamendu bat, ondoko alderdi batean (1.888,04 m³ enbor txiki eta 1544,76 m³ zur).

Eratsunen, 2022ko otsailaren 28an.–Alkatea, Ignacio Estanga Michelena.

I. ERANSKINA

Eskaintza ekonomikoaren eredua (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2202907