51. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Plan partziala UN-9 unitatean. Behin betiko onespena

Doneztebeko Udalak, 2022ko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Plan partziala Doneztebeko hiri-lurzoru finkatugabeko UN-9 unitatean. Plana Sebastián López Aznarez arkitektoak idatzi du, eta Jokin Elizalde Arretxeak eta José Luis Irurita Silosek sustatu dute.

Argitara ematen da hirigintzako araudiarekin batera, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Donezteben, 2022ko otsailaren 24an.–Alkatea, Leire Ortuoste García.

Plan partziala (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2202914