2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARELLANO
Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa
Aranbeltzako 29 zenbakidun fazeriak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, baso-aprobetxamendu hau adjudikatzeko:
ESPEZIEA | ALDERDIA | ESTEREO KOPURUA | BOLUMENA GUZTIRA (m³) | ZURAREN BALORAZIOA (euroak) |
Larizio pinua (Pinus nigra) | Aranbeltzako fazeria, 1. poligonoko 2B, 4A, 5A eta 9A katastro-lurzatiak | 4.031 bakantze mistoa eta 4.211 arraseko mozketa. | 5.391 | 41.470 |
–Mozketa mota: bakantze mistoa eta arraseko mozketa.
–Jarduketaren azalera: 71,42 ha, bakantze mistoa, eta 37,33 ha, arraseko mozketa.
–Prezio horietan ez da sartu BEZa.
–Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren %2.
Eskaintzak aurkeztea: Arellanoko udaletxean aurkeztuko dira, 20 egun naturalean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik (15:00ak arte).
Eskaintzak irekitzea: irekiko dira aurkezteko epea bukatu ondoko ostegunean, 10:00etan.
Baldintza teknikoak eta administrazio baldintzen agiria Arellanoko Udaleko Idazkaritzan daude (El Parral plaza, 4, 31263 Arellano) edo web-orri honetan:
www.villadearellano.org
Arellanon, 2022ko otsailaren 28an.–Lehendakaria, Francisco Javier Arrastia Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2202960