45. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Lehen Zabalguneko hiri-jarduketarako eta babeserako plan berezia. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko otsailaren 14an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 14-FEB-22 (17/US).

«Ikusirik María Urmeneta Fernandezek, onets dadin, aurkeztutako Lehen Zabalguneko hiri-jarduketarako eta babeserako plan berezia; ikusirik lantalde prestatzaileak aurkeztutako “Hirigintzako eta arlo juridikoko justifikazioa. Etxebizitzen banaketa. Iruñeko 1. Zabalgunea”, 2021eko urtarrilaren 20koa, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako zerbitzu tekniko eta juridikoen 2020ko abenduaren 11ko txostenarekin eta Gerentziako kudeatzailearen albokoaren 2022ko otsailaren 4ko txostenarekin,

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea Lehen Zabalguneko hiri-jarduketarako eta babeserako plan berezia, Chocarro y Urmeneta SLPk aurkeztua.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea, hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.

3. Erabaki hau jakinaraztea eta onetsitako dokumentuaren ale bana helaraztea honako hauei, behar diren txosten sektorialak eman ditzaten:

–Iruñerriko Mankomunitateari, ukituriko zerbitzuei dagokienez.

–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko Etxebizitza Zerbitzuari, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 54. artikuluaren bat, babeseko etxebizitzen aurreikuspenari dagokionez.

–Kultura eta Kirol Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari, ondarearen babesari dagokionez.

–Espainiako Gobernuko Defentsa Ministerioari, Nafarroako Gobernu Militarraren instalazio militarren segurtasun eremuari dagokionez.

–Espainiako Gobernuko Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioko Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiari, Noaingo aireportuko zortasun aeronautikoari dagokionez.

4. Erabaki hau igortzea Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko Alorrera, txostena eman dezaten ingurumen-ebaluazioari buruz.

5. Erabaki hau jakinaraztea María Urmeneta Fernándezi, Chocarro y Urmeneta SLPren ordezkaria den aldetik».

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2022ko otsailaren 16an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2202485