45. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Hitzarmena, Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA (NASUVINSA) sozietate publikoarekin, 4. poligonoko 218. lurzatia doan lagatzeko, bertan babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2022ko otsailaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hitzarmen bat, arautzeko Irunberriko 4. poligonoko 218. katastro-lurzatiaren doako lagapena, Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA sozietate publikoaren alde, bertan babes ofizialeko etxebizitzak sustatu ahal izateko.

Hasiera batean onetsitako hitzarmena jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa duten guztiek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea iraganik, ez bada erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu, behin betiko onetsitzat joko da higiezinaren doako lagapena arautzen duen hitzarmena.

Irunberrin, 2022ko otsailaren 11n.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2202160