45. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Saratsako 12. poligonoko 174. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren otsailaren 16ko 16/2022 Ebazpenaren bidez, erabaki zen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat Saratsako 12. poligonoko 174. lurzatian, Teresa Lumbier Ernetak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan nahiz Udal honen egoitza elektronikoan ere emanen da argitara; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.

Itzan, 2022ko otsailaren 16an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2202462