40. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKA-ZARAITZUKO HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragan ondotik, behin betiko onesten da 2022ko plantilla organikoa, eranskinean zehaztua, bat etorriz xedatuta dagoenarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta gainerako xedapenetan. Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2021eko 278. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 13an.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak bete daitezen.

Burgin, 2022ko otsailaren 14an.–Mankomunitateko burua, Itziar Semberoiz Garralda.

2022ko PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak

Lanpostuaren izena: Ezka-Zaraitzuko HHSen Mankomunitateko idazkaria. Buru den udala: Burgiko Udala. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %41,88. Sarbidea: OL. Euskararen ezagupena: merezimendu gisa baloratuko da. Egoera: lanpostu hutsa. Lanaldiaren %23,64.

Aldi baterako lan-kontratudunak

Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %8. Euskararen ezagutza: nahitaezkoa, B2 maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldiaren %40,54.

Administrazio araubideko langileen izenen zerrenda

María Díaz Castillo. Ezka-Zaraitzuko HHSen Mankomunitateko bitarteko idazkaria. Buru den udala: Burgiko Udala. Administrazio-kontratua. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %41,88. Sarbidea: OL. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2019/11/22. Bosturtekoen eta antzinatasun graduen ondorioetarako: 2008/12/04. Lanaldiaren %23,64.

Lan-araubideko langileen izenen zerrenda

Marta Bascones Gandarias. Administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %8. Euskararen ezagutza: nahitaezkoa, B2 maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldiaren %40,54.

Iragarkiaren kodea: L2202221