40. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Aldaketa Eraikingintza-ordenantzan. Hasierako onespena

Udalak, 2022ko otsailaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa Villatuertako Hirigintza Plangintzako Arau Subsidiarioetako eraikingintza-ordenantzan.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez udal bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, planak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatua bete beharrez (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Villatuertan, 2022ko otsailaren 14an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2202218