2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OBANOS
Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 136. lurzatian. Hasierako onespena
Alkatetzak 2022ko otsailaren 2an emandako ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia, aldaketa bat egiteko 2. poligonoko 136. lurzatiak (San Sebastian zeharbidea, 5) Udal Plan Orokorraren Katalogoan daukan fitxan.
Espedientea ikusgai dago Udal Idazkaritzan, eta jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun guztiek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten epe horretan.
Obanosen, 2022ko otsailaren 2an.–Alkate udalburua, Arantxa Hernández Lacalle.
Iragarkiaren kodea: L2201903