2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CABANILLAS
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat betetzeko, funtzionarioen araubidean. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
34. Ebazpena, 2022ko otsailaren 10ekoa, Cabanillasko Udaleko alkate udalburu Gustavo Rodríguez Aguadok emana.
2021eko abenduaren 17ko 194. Ebazpenaren bidez, deialdi bat eta haren oinarriak onetsi ziren, Cabanillasko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, funtzionarioen araubidean.
Deialdi hori 2022ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 7an.
Iraganik eskabideak aurkezteko epea, eta azterturik eskatzaileek aurkeztutako dokumentazioa.
Dokumentazioa osorik dagoenez eskabide guztietan, eta ez dagoenez, beraz, izangai bazterturik.
Ikusirik ezarririk dagoena 251/93 Foru Dekretuaren 88.b artikuluan eta hurrengoetan, 68/2009 Foru Dekretuan eta 113/85 Foru Dekretuaren 42. artikuluan.
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, jarraian ageri den bezala.
Onartuak:
ABADÍA PINILLOS, MIKEL
AGUADO AGUADO, JOSÉ RAMÓN
AGUADO BAYÓN, JESÚS MARÍA
ARELLANO RODRÍGUEZ, URBANO
BAIGORRI JIMENO, MIKEL
BELSUE URQUIZU, AITOR
CABREJAS AIBAR, FRANCISCO JAVIER
CLEMENTE AYENSA, MIKEL
ESPINO MARTÍNEZ, DAVID
GARCÉS DIAGO, ÁLEX
GÓMEZ FRANCO, MIGUEL ÁNGEL
JARAUTA GURRÍA, JAVIER
JIMENO TORRELLAS, PABLO
LACUNZA HERNÁNDEZ , IGOR
LAHUERTA GUILLERMO, MARTA
LIROZ BIENZOBAS, ENEKO JULEN
NAVARRO ARNEDO, ALBERTO JESÚS
RODRÍGUEZ CERVERA, JUAN CARLOS
SALVATIERRA LEÓN, ALEJANDRO
SERRANO CERVERA, MARIO
SOLA RODRÍGUEZ, FRANCISCO JAVIER
TORREA GOIKOETXEA, IÑAKI
URDÍN SOLA, JAVIER
URZAIZ TUDELA, IGNACIO
VILLANUEVA ZAMORANO, JAVIER
Baztertuak: inor ez.
Bigarrena.–Zerrenda argitaratzea Udalaren iragarki-taulan, web-orrian eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Hirugarrena.–Aditzera ematea probak eginen direla, dei bakarraren bidez, martxoaren 24an, ostegunarekin, goizeko 09:30ean, Kultura Aretoan (San Roque kalea 26, Cabanillas).
Cabanillasen, 2022ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.
Iragarkiaren kodea: L2202148