36. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 669. lurzatian (Benito Eraso kalea, 1). Behin betiko onespena

Garinoaingo Udalak, 2022ko urtarrilaren 26an egin osoko bilkura berezi presazkoan, behin betiko onetsi zuen dokumentu hau: Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 669. lurzatian (Benito Eraso kalea 1, Garinoain, Nafarroa), Julio Fernández de Gorostiza Nañezek eta María José Baztán Beneditek sustaturik. J. Manuel Mugueta San Martín eta Jesús María Gutiérrez Insausti arkitektoek idatzi dute 2021eko uztailean (168/2021 espedientea).

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoa aplikatuz (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Garinoainen, 2022ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2201421