36. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 270. lurzatian. Behin betiko onespena

2021eko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 13an, oker argitaratu zen xehetasun-azterketa baten behin betiko onespena. Azterketaren xedea zen araudi aplikagarria aldatzea 5. poligonoko 270. lurzatian, behe-solairuko eraikin bat egin ahal izateko, eta sustatzailea Peña Vercoar zen. Hala bada, zuzen argitaratzen da orain.

Arguedasko Udalak, 2022ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, Peña Vercoar-ek sustatua. Azterketaren xedea da aplikatzekoa den araudia aldatzea 5. poligonoko 270. lurzatian, behe-solairuko eraikin bat egin ahal izateko.

Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arguedasen, 2022ko otsailaren 4an.–Alkatea, José María Pardo Ayala.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2201789