252. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2473/2022 EBAZPENA, 2022ko abenduaren 13koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, izenburu hau duen ebazpenean atzemandako akatsak zuzentzen dituena, postako gidari lanpostuari dagokionez: "2219/2022 Ebazpena, 2022ko azaroaren 11koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onetsi egiten dira Nafarroako Unibertsitate Publikoan C mailako hamazazpi lanpostu merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdiak". Lanpostu horiek II. eranskinean zehaztu ziren.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2022ko azaroaren 11n emandako 2219/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoan C mailako hamazazpi lanpostu merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdiak onetsi ziren. Lanpostu horiek II. eranskinean zehaztu ziren.

Akats bat atzeman da 562 zenbakia duen lanpostuaren izenean, hauxe baita izen zuzena: gidaria (posta).

Akats bat atzeman da 562 zenbakia duen lanposturako betebehar espezifikoan, hauxe baita lanposturako betebehar espezifiko zuzena: B motako gidabaimena izatea.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2. artikuluak dioenez, "Administrazio Publikoek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako akats material, egitezko edo aritmetikoak".

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Zuzentzea aipatutako deialdiaren 1.2 oinarrian atzemandako akatsa.

Honela dioen tokian: "Gidaria"

Honela esan behar du: "Gidaria (Posta)"

Bigarrena.–Zuzentzea deialdiaren 2.1.d oinarrian atzemandako akatsa.

Honela dioen tokian: "d) Gidari lanpostuaren kasuan, D eta E motako ibilgailuetarako gidabaimena izatea."

Honela esan behar du: "d) Postako gidari lanpostua erdietsi nahi izanez gero, B motako ibilgailuetarako gidabaimena izatea."

Hirugarrena.–II. eranskinean atzemandako akatsa zuzentzea.

Honela dioen tokian:

DEIALDIKO LANPOSTU KOPURUA

DEIALDIKO LANPOSTUEN IDENTIFIKAZIOA

LANPOSTUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

1

562

GIDARIA

FUNTZIONARIOA

Honela esan behar du:

DEIALDIKO LANPOSTU KOPURUA

DEIALDIKO LANPOSTUEN IDENTIFIKAZIOA

LANPOSTUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

1

562

GIDARIA (POSTA)

FUNTZIONARIOA

Laugarrena.–III. eranskinean atzemandako akatsa zuzentzea.

Honela dioen tokian:

PLAZA

LANPOSTUA

ATXIKIMENDU EREMUA

BET/ESPEZ.

HERRIA/HIRIA

LANALDIA

562

GIDARIA

KUDEATZAILETZA / AZPIEGITUREN ETA ZERBITZU OROKORREN ZERBITZUA /-/ ZERBITZU OROKORREN UNITATEA

D+E GIDABAIMENA

Iruñea

goizez

Honela esan behar du:

PLAZA

LANPOSTUA

ATXIKIMENDU EREMUA

BET/ESPEZ.

HERRIA/HIRIA

LANALDIA

562

GIDARIA

(POSTA)

KUDEATZAILETZA / AZPIEGITUREN ETA ZERBITZU OROKORREN ZERBITZUA /-/ ZERBITZU OROKORREN UNITATEA

B GIDABAIMENA

Iruñea

goizez

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epe berria irekitzea, bakar-bakarrik postako gidari lanposturako, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Seigarrena.–Agindua ematea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitara dadin.

Zazpigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta, haren kontra, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2022ko abenduaren 13an.–Joaquín Romero Roldán, Kudeatzailea.

Iragarkiaren kodea: F2217009