214. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Hiri-jarduketarako plan berezia Montecillo kaleko 1ean (Marinal kalearen afekzioa),
5. sektoreko UT 2.3 unitatean, 3. poligonoko 1185. lurzatian. Behin betiko onespena

San Adriango Udalak, 2022ko irailaren 28an egindako osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatia:

"Lehenengoa.–Ezestea María Rosa Cunchillos Rubiok jendaurreko informazioaren tramitean aurkeztutako I) zenbakiko alegazioak, espedientean jasotako txosten tekniko eta juridikoetan jasotako argudioengatik (arrazoitzat hartu dira erabaki honetan).

Bigarrena.–Ezestea Félix Javier Ortega Montesek jendaurreko informazioaren tramitean aurkeztutako II) zenbakiko alegazioak, espedientean jasotako txosten tekniko eta juridikoetan jasotako argudioengatik (arrazoitzat hartu dira erabaki honetan).

Hirugarrena.–Behin betiko onestea Idoia Rodríguez Falcesek eta Enrique Rodríguez Pérezek sustatutako hiri-jarduketarako plan berezia. Plan hori San Adriango Udal Plan Orokorraren 5. sektoreko UT 2.3 unitatean, 3. poligonoko 1185. lurzatian, Montecillo kaleko 1ean (Marinal kalearen afekzioa) aldaketa xehatua egitean datza.

Laugarrena.–Espediente osoa lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloko departamentu eskudunari bidaltzea, egindako txostenekin batera, gehienez ere hamar eguneko epean, onespen hau ematen denetik zenbatzen hasita, kontrola dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoarekin bat etorriz (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bateginaren 72.4 artikulua), eta Nafarroako Planeamenduaren Erregistroan inskriba dadin, Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta Nafarroako hirigintza eta lurralde plangintzarako tresnak aurkezteko formatua arautzen dituen urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuaren 5.2.b) artikuluaren arabera.

Bosgarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, barnean sartutako hirigintza arauekin batera."

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia, aplikatzeko Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa.

San Adrianen, 2022ko urriaren 4an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2213460