214. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 215. lurzatian. Behin betiko onespena

Uharteko Udalak, 2022ko urriaren 7an egin osoko bilkura berezian, behin betiko onetsi zuen Uharteko 1. poligonoko 215. lurzatiaren hiri-jarduketarako plan berezia, Construcciones Auztarri SLk sustatua, espedientean jasotako baldintzetan.

Aplika dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina), argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia.

Uharten, 2022ko urriaren 10ean.–Alkate udalburua, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2213657