214. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, lorategietako zerbitzuburu lanpostu 1 oposizio bidez betetzeko.
Izendapen-proposamena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko urriaren 17an egindako bileran, honako erabaki hau hartu zuen:

Bat etorrita Iruñeko Udalaren zerbitzurako lorategietako zerbitzuburu lanpostu bat, funtzionario araubidekoa eta A mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko 2022ko 35. NAOn, otsailaren 17koan, argitaratutako deialdiaren 9.1 oinarriarekin, honako hau Erabakitzen da: kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamena onestea Ángel Arana de Pablo jaunaren alde, deitutako oposizioa gainditu eta puntuaziorik altuena lortu duen izangaia baita.

Interesdunak 30 egun naturaleko epea du proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hortik aitzina, aipatu deialdiaren 9.2 oinarrian adierazten diren agiriak Iruñeko Udalean aurkezteko.

Iruñean, 2022ko urriaren 17an.–Batzarreko idazkaria, Ana María Elizalde Urmeneta.

Iragarkiaren kodea: L2213814