214. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

220/2022 FORU AGINDUA, urriaren 14koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako Polizien Kontseiluaren osaera ezartzen duena.

Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 13. artikuluan arautzen da Nafarroako Polizien Kontseilua, kontsultarako eta aholku emateko kide anitzeko organoa.

Foru lege horren beraren 14. artikuluan ezartzen denez, Nafarroako Polizien Kontseiluak Nafarroako administrazio publikoen sei ordezkari izanen ditu, Nafarroako Gobernuan Barne arloko eskumena duen departamentuko titularrak hautatuak –horien artean kontseilaria bera edo hark eskuordetzen duen agintaria–, eta Nafarroako polizien sei ordezkari.

Nafarroako administrazio publikoen ordezkari horietarik hiru Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarenak izanen dira, eta gainontzeko hirurak toki-erakundeenak. Azken hiru horietatik, bat Iruñeko Udalarena izanen da, eta beste biak tokiko polizia duten gainerako Nafarroako toki-erakundeenak, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak proposatuak.

Nafarroako polizien ordezkariei dagokienez, hiru Foruzaingoarenak izanen dira, foruzainburuak proposatuak. Gainontzeko hirurak, tokiko polizienak: bat Iruñeko Udaltzaingoarena eta gainontzeko biak beste tokiko polizienak, Tokiko Poliziak Koordinatzeko Batzordeak proposatuak, azken bi horiek.

Kontseiluko idazkaria Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario bat izanen da, zeinari bere lanpostua eskuratzeko zuzenbideko lizentziadun titulua izatea eskatu baitzaio.

Aurreko guztiarekin bat, departamentu honetan sartu dira Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak egindako izendapena (2019ko urriaren 29koa), Tokiko Poliziak Koordinatzeko Batzordeak egindakoa (2021eko maiatzaren 6koa) eta Nafarroako Foruzaingoko buruak egindakoa (2022ko urriaren 11koa).

Horren ondorioz, Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 14. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak Nafarroako Polizien Kontseiluan izanen dituen ordezkariak izendatzea:

–Javier Remírez Apesteguía jauna, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, edo hark eskuordetzen duen agintaria.

–Amparo López Antelo andrea, Nafarroako Gobernuko Barneko zuzendari nagusia, edo arauz haren ordezkoa dena.

–Aitziber Juaniz Moriones andrea, Barne Zuzendaritza Nagusiko Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko zuzendaria, edo arauz haren ordezkoa dena.

2. Nafarroako toki-erakundeek Nafarroako Polizien Kontseiluan izanen dituzten ordezkariak izendatzea:

a) Javier Labairu Elizalde jauna, Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkaria, edo arauz haren ordezkoa dena.

b) Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak 2019ko urriaren 29an egindako proposamenaren arabera:

–David Álvarez Yanguas jauna, Castejongo alkatea, edo arauz haren ordezkoa dena.

–Jesús Arrizubieta Astiz jauna, Tafallako alkatea, edo arauz haren ordezkoa dena.

3. Nafarroako poliziek Nafarroako Polizien Kontseiluan izanen dituzten ordezkariak izendatzea:

a) Foruzaingoaren esparruan, eta foruzainburuak proposaturik:

–Juan Carlos Zapico Revuelta jauna, Nafarroako Foruzaingoko burua, edo arauz haren ordezkoa dan.

–Pablo Aristu Zunzarren jauna, Tafallako foruzain-etxeko komisario burua, edo arauz haren ordezkoa dena.

–Alfonso Martínez Iribarren jauna, Foruzaingoaren Barne Araubideko Brigadako inspektore burua, edo arauz haren ordezkoa dena.

b) Tokiko polizien esparruan:

–Javier Goya Espronceda, Iruñeko Udaltzaingoko burua, edo arauz haren ordezkoa dena.

Tokiko Poliziak Koordinatzeko Batzordeak proposaturik, 2021eko maiatzaren 6an egin bilkuran hartutako erabakiaren arabera:

–Juan Cruz Ruiz jauna, Tuterako Udaltzaingoko burua, edo arauz haren ordezkoa dena.

–Alfredo Ondarra Ramos jauna, Tafallako Udaltzaingoko burua, edo arauz haren ordezkoa dena.

Nafarroako Tokiko Poliziak Koordinatzeko Batzordeak aurrez aipatutako bilkuran egindako izendapenarekin bat, Juan Cruz Ruiz eta Alfredo Ondarra Ramos jaunak honako hauek ordeztuko dituzte, bata zein bestea baina aipatzen diren ordenan: Enrique Chivite Ayala jauna, Cintruenigoko Udaltzaingoko burua, eta Mikel del Molino Cruchaga jauna, Antsoaingo Udaltzaingoko burua.

4. Pilar Zapico Revuelta andrea, Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Nafarroako Polizien Kontseiluko idazkari izendatzea.

5. Foru agindu hau izendatuei, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari, Iruñeko Udalari eta Nafarroako Tokiko Poliziak Koordinatzeko Batzordeari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko urriaren 14an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2213810