2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
Hiri-jarduketarako plan berezia, UO1eko 1. poligonoko 117. lurzatian.
Behin betiko onespena
Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2022ko irailaren hogeian egin osoko bilkuran, gehiengo osoarekin erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, Jesús M.ª Sanz Lizarragak sustatua 1. poligonoko 117. lurzatian.
Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluetan xedatuarekin bat (haren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Tebas-Muru Artederretan, 2022ko irailaren 21ean.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2213243