194. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

390/2022 EBAZPENA, irailaren 7koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ematen baitira 2021-2022 ikasturtean goi mailako arte ikasketak egiteko nazioarteko mugikortasunerako programen laguntza osagarriak, eta horiek ordaintzen baitira.

Arte Ikasketen Ataleko buruak, 2022ko irailaren 1eko txostenaren bidez, 2021-2022 ikasturteko nazioarteko mugikortasunerako laguntza osagarriak eman eta ordaintzeko proposamena egin du. Laguntza horien deialdia zuzentzen zaie goi mailako arte ikasketen ikastetxeek sustatzen dituzten nazioarteko mugikortasunerako programetan parte hartu duten goi mailako arte ikasketetako ikasleei, eta Hezkuntzako zuzendari nagusiaren martxoaren 17ko 95/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Laguntza eman eta ordaintzea eranskinean aipatzen diren eskatzaileei; eranskin horretan ageri dira jasoko dituzten zenbatekoak ere. Guztira, 6.000,00 euro dira.

2. Emandako laguntzen ordainketa Nafarroako 2022ko Aurrekontu Orokorren “Goi mailako arte ikasketetan ari diren ikasleen nazioarteko mugikortasunerako laguntza osagarriak” izeneko 420001 42400 4800 322500 partidaren kargura eginen da (kontabilitate espedientea: 40001793). Deialdiaren id.: 616126.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta nafarroa.eus atarian argitara daitezela agintzea.

4. Interesdunei banan-banan jakinaraztea laguntza eman edo ukatu zaien. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Arte Ikasketen Atalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2022ko irailaren 7an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

I. ERANSKINA

Emandako laguntzak.

DEITURAK

IZENA

EMANDAKO ZENBATEKOA

(eurotan)

ANTÓN DOIZ

DARÍO

1.186,36

FLAMARIQUE UNANUA

DIEGO

1.186,36

GARCÍA VIZCAY

IRATI

586,36

IRISARRI LABAT

ITZIAR

1.227,27

ESPARZA CANO

LEYRE

586,36

SOTÉS ALDAMA

PILAR

1.227,27

Iragarkiaren kodea: F2212174